Katia Guerreiro

abeslari portugesra

Katia Guerreiro (izen osoa Kátia d'Almeida d’Oliveira Rosado Guerreiro Ochoa) (Vanderbijlpark, Hegoafrika, 1976ko otsailaren 23a) fado abeslari portugaldarra da[1].

Katia Guerreiro

Bizitza
JaiotzaVanderbijlpark (en) Itzuli1976ko otsailaren 23a (48 urte)
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoafadoa
Musika instrumentuaahotsa

katiaguerreiro.com
IMDB: nm2997802 iTunes: 41674224 Musicbrainz: 5f05b147-1f60-4398-950f-725e9533d07c Songkick: 480738 Discogs: 475497 Allmusic: mn0000308323 Edit the value on Wikidata
Katia Guerreiro, 2018an.

Biografia aldatu

Katia Guerreiro Hegoafrikan jaio zen, familia portugaldar batean[2]. Jaio eta berehala Azoreetara joan ziren bizitzera eta han pasa zituen haurtzaroa eta nerabezaroa[2]. Azoreetan tradizionala den viola da terra jotzen ikasi zuen eta Rancho Folclórico de Santa Cecília taldeko partaidea izan zen[3]. 18 urterekin Lisboara joan zen medikuntza ikasketak egitera eta 2000 urtean graduatu zen mediku[2]. Ikasketak egin zituen bitartean Tuna Médica taldean aritu zen[4], bai eta Os Charruas rock taldean ere[3].

2000 urtean abiatu zuen fado ibilbidea, oraindik Lisboako hospitalean jordunaldi erdiz lanean ari zela. Aurreko urtean hil zen Amália Rodrigues fadista handiaren omenezko kontzertuan oholtzan abesti bat kantatu zuen[1] eta Paulo Parreira eta Mário José Veiga musikariek ikusi zuten[4]. Fadista izatera animatu zuten eta 2001 urtean atera zuen aurreneko diskoa, Fado Maior. Diskoak "José Afonso saria" irabazi zuen eta Hego Korean eta Japonian hit-a bihurtu zen[3].

2003 urtean bigarren diskoa argitaratu zuen, Nas Mãos do Fado. Diskoan Dulce Pontes handiaren abesti baten bertsioa egin zuen. Dulce Ponteserekiko miresmena ageriagoa egin zen hirugarren diskoan, Tudo ou Nada. 2006an hiru diskoak biltzen zituen kutxa atera zen. 2010 urtean bilduma disko bat atera zuen, bere musika ibilbidearen 10. urteurrena ospatzeko[3]. 2012 urtean Parisko Olympia arteoan grabatu kontzertua grabatu zuen eta zuzeneko diska bezala atera zen Katia-Live at the Olympia izenarekin[3].

Errekonozimendua aldatu

Katia Guerreiro ez da beste fadista batzuk bezain ezaguna baina atzerrian arrakasta badu. Egiten dituen kontzertuen %90a Portugaldik kanpora egiten du[5]. 2005ean Parisko Comédie-Française antzokian kantatu zuen Rencontres pour l’Europe de la Culture jaialdian[3] eta "Europako Kultur parlamentaria" izendatua izan zen[1]. 2010 urtean Amália Rodrigues Fundazioak Fadista onenaren saria eman zion[4]. 2012an Frantziako Gobernuak "Arte eta Letren Ordenaren zaldun" titulua eman zion[6] eta 2015ean Portugalgo presidentean "Comenda da Ordem do Infante D. Henrique" titulua[7].

Diskografia aldatu

  • Fado Maior (2001)
  • Nas Mãos do Fado (2003)
  • Tudo ou Nada (2005)
  • Fado (2008)
  • Os Fados do Fado (2009)
  • 10 Anos - Nas Asas do Fado (2010) - bilduma diskoa
  • Katia-Live at the Olympia (2012) -zuzeneko diskoa
  • Património (2012)
  • Até Ao Fim (2014)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «KATIA GUERREIRO» www.katiaguerreiro.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  2. a b c «Katia Guerreiro» IMDb (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  3. a b c d e f Seara.com. «Katia Guerreiro» Museu do Fado (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  4. a b c Txantiloi:Pt-PT Lusa, Agência; Lusa, Agência. «Cavaco Silva condecora Ana Moura, Carminho, Katia Guerreiro, Ricardo Ribeiro e Mário Pacheco» Observador (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  5. Txantiloi:Pt-PT Ribeiro, Ana Maria. «Katia Guerreiro vai mudar de imagem» www.cmjornal.pt (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  6. (Portugesez) «Fadista Katia Guerreiro condecorada com Ordem das Artes e Letras pela França» ionline (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  7. Txantiloi:Pt-PT Lusa, Agência; Lusa, Agência. «Cavaco Silva condecora Ana Moura, Carminho, Katia Guerreiro, Ricardo Ribeiro e Mário Pacheco» Observador (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katia Guerreiro