Ireki menu nagusia

Kathleen "Kay" McNulty Mauchly Antonelli (1921eko otsailaren 12 - 2006ko apirilaren 20a) ENIACen sei programatzaile originaletako bat izan zen. ENIAC erabilera orokorrerako lehen ordenagailu digital elektronikoa izan zen.

Kathleen Antonelli
KayMcNulty maturitní fotografie.jpg
Bizitza
Jaiotza Creeslough1921eko otsailaren 12a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Irlandako Errepublika
Heriotza Wyndmoor Itzuli2006ko apirilaren 20a (85 urte)
Hobiratze lekua Filadelfia
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Heziketa Chestnut Hill College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak programatzailea, matematikaria eta informatikaria
Enplegatzailea(k) Aberdeen Proving Ground Itzuli
Jasotako sariak

Irlandan jaioa Irlandar Independentzia Gerran, bere aita bera jaio zen egunean atxilotu zuten IRAko kide izateagatik. Askatu zutenean Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten, Philadelphiara. Eskolatik matematika gustoko izan zuen, Unibertsitatean Matematikan lizentziatu zen. Graduatu eta gutxira balistika ibilbideak kalkulatzeko kontratatu zue Ameriketako Estatu Batuetako Armadak, Bigarren Mundu Gerran emakumeak kontratatu baitziren lan hau egiteko.

1945ean Betty Snyder, Marlyn Wescoff, eta Ruth Lichtermanekin batera ENIAC programatzeko kontratatu zuten.