Kategoria eztabaida:Kordatuak

Zer dira animali kordatuak? Izen horrekin ez ditut ezagutzen. Kabri, (erantzunak hemen) 18:20, 16 Urtarrila 2006 (UTC)

Animalia kordatuak korda dutenak dira, lehen ornodun deitzen zitzaien, baina orain ornodunak (vertebrata) euren arteko talde bat da:
Urochordata
Cephalochordata
Craniata (kaskezurdun animaliak)
Myxini edo Hyperotreti
Vertebrata (ornodunak)
Antolaketa eredu nahiko berria da, eta ordenatzeko erabiltzen zen sistemaren berrikusketan sortu zen. Hala ere normalki chordata, craniata, vertebrata esan beharrean beste chordata bakarrik edo vertebrata bakarrik erabiltzen da. Hala eta guztiz ere chordata egokiagoa da (euskaratu nahi izanez gero, kordatua da hitz egokia)—Theklan 18:48, 16 Urtarrila 2006 (UTC)
Ornodunak baziren leheno, orain ere izango dira ezta? ez dut ondo ulertu kordatu beharrean ornodun beharo ezta? Kabri, (erantzunak hemen) 19:04, 16 Urtarrila 2006 (UTC)
Gauza da 60ko hamarkadatik hona betiko sistematika lineanoan aldaketak egon direla Kladistikari esker (edo erruz!). Hau dela eta animaliak guk antzeko deritzogulako aztertu beharren euren erlazio filogenetikoaren arabera sailkatzen ditugula. Eta hau honela izanda lehen hemikordatu gisa sailkatzen genituen hainbat ia-ia-ornodun gaur egun talde ezberdinetan sartzen ditugu eta betiko ornodunek ornodun izaten jarraitzen dute. Baina ia-ia-ornodunak euren talde ezberdinetan eta ornodunak beti bezala kordatu taldean sartu ziren. ulertzen?—Theklan 19:21, 16 Urtarrila 2006 (UTC)
"Kordatuak" orrira bueltatu.