Kategoria eztabaida:Errusiako presidenteak

Irizpideak aldatu

Kaixo:

1917an tsarra uzkaili zutenetik, Errusiak hainbat presidente izan ditu, baiane zdenak forma berean. Nik honela salkatuko nituzke, irizpide hauek erabili ditut:

a) 1917ko otsaila eta urria artean, Errusiak ez zeun berez presidenterik (Errepublika formalki iraila arte ez zuten aldarrikatu). Behin-behineko Gobernua eta honen lehendakaria zen agintari gorena. Beraz, NAHIZ ETA FORMALKI PRESIDENTE EZ IZAN, Behin-behineko Gobernuko lehendakariak, Lvov eta Kerenski, zerrenda honetan sartu ditut.

b) 1917 eta 1922 artean, SESB sortu gabe zegoelarik, Errusia Sobietarra Estatu independentea zen. Bertako subirautzaren "zhartzekodun" Sobietak eta Sobieten Biltzar Nagusia ziren (Sobieten ordezkaria). Beraz, Sobieten Biltzarraren Komite Exekutibo Zentraleko lehendakaria zen Errusia Sobietarraren presidente (Lev Kamenev, Jakov Sverdlov, Mikhail Vladimirski eta Mikhail Kalinin).

OHARRA: Herriaren Komissarioen Biltzarra Gobernua zen, eta bertako lehendakaria, Errusia Sobietarreko Gobernuburua, ez Errusia Sobietarreko Estatuburua.

d) 1922an Errusia Sobietarra SESBen sartu zen. Hala ere, instituzio batuzek Errusia mailan funtzionatzen zuten. Errusiako Sobietek bazuten euren Komite Exekutibo Zentrala,e ta 1938tik aurrera euren Sobiet Gorena. Beraz, "Errusia Sobietarreko presidente" figura existitzen zen, nahiz eta "SESBeko presidenteaz" ezberdina zian (halere, 1922 eta 1938 artean SESBeko presidentea eta Errusiako pertsona bera ziren: Mikhail Kalinin).

e) 1991 ostean, Errusiako federazioko presidentea: Jeltsin, Putin eta Medvedev.

Eskerrik asko!!--Draza Mihailovitx (eztabaida) 18:17, 23 urtarrila 2018 (UTC)

"Presidente" eta ez "Estatuburu" aldatu

Kaixo:

Egia da Sobietar Batasuneko presidenteen kategoria "Sobietar Batasuneko estatuburuak" izenberritu dugula, baina kasu honetan hhemen "Errusiako estatuburuak" jartzearen kontra nago. Izan ere, 1922 eta 1991 artean Errusia ez zen Estatu bat izan, beste Estatu baten unitate federala baino.

Beraz, "Errusiako presidenteak" edo nahi izanez gero "Errusiako lehendakariak", baina ez "Errusiako Estatuburuak".--Draza Mihailovitx (eztabaida) 15:08, 25 urtarrila 2018 (UTC)

"Errusiako presidenteak" orrira bueltatu.