Kate Beckinsale

aktore britainiarra

Kathrin Romany “Kate” Beckinsale 1973ko uztailaren 26an, Londresen jaio egin zen. Britaniar aktorea da eta ibilbide luzea dauka eginda, ezaguna da Underword izeneko film batzuk egiteagatik, bertan Selene pertsonaia interpretatzen du. Beste akziodun eta erromantze filmetan ere parte hartu izan du, hala nola Much Ado About Nothing (1993) edo Serendipity.

Kate Beckinsale

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKathrin Romany Beckinsale
JaiotzaChiswick1973ko uztailaren 26a (50 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaRichard Beckinsale
AmaJudy Loe
Ezkontidea(k)Len Wiseman  (2004ko maiatzaren 9a -  2019)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGodolphin and Latymer School (en) Itzuli
New College (en) Itzuli : Frantsesezko literatura, Errusierazko literatura
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta modeloa
Lan nabarmenak

IMDB: nm0000295 Allocine: 22014 Rottentomatoes: celebrity/kate_beckinsale Allmovie: p4911 TCM: 12517 Metacritic: person/kate-beckinsale TV.com: people/kate-beckinsale
Facebook: KateBeckinsale Twitter: KateBeckinsale Instagram: katebeckinsale iTunes: 207105376 Last fm: Kate+Beckinsale Musicbrainz: ccb077c4-62e8-4853-bc34-ff6942734de3 Discogs: 1700595 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lehenego urteak aldatu

Kathrin Romany Beckinsale Chiswick, Londresen, Ingalaterran jaio egin zen. Alaba bakarra da, Richard Beckinsalen eta Judy Loeren alaba da. Bere lehenengo agerpena telebistan lau urte zituenean egin zuen, This is Your Life-eko pasarte batean, bere aitari eskainita. Bost urte zituenean, bere aita hil egin zen 31 urterekin bihotzeko baten ondorioz. Kate traumatizatu egin zen gertaera zela eta eta denboraldi batean bakarrik itxaroten zituen gertaera txarrak. Bere ama alarguna Roy Battersby aktorearekin bizitzera joan egin zen, Kate bederatzi urte zituenean, eta bere lau semeekin eta alabarekin bizitzera pasatu zen. Harreman oso ona dauka bere aitaordearekin.

Kater Godolphin and Latymer Schoolen ikasi zuen, Londresen. Bi alditan izan zen garaile Premio WH Smith Literary-en, zientzia fikzio eta poesia arloan. Bera bere buruari “lore berantiarra” deitzen dio: “Nire lagunak mutilekin musukatzen eta sidra edaten zebitzan nire aurrean. Oso etsigarria iruditu zitzaidan sua ez egiteak kanpamentuan, zeren mundu guztia nagusien gauzak egitera joan zen kanpamentura” argitu zuen. Gorroto nuen nerabea izatea. Krisialdi bat eduki zuen eta hamabost urterekin anorexia pairatu zuen, horren ondorioz psikoanalisi freudiar batean murgilduta egon zen lau urtetan zehar.

Beckinsale literatura frantsesa eta errusiarra ikasi zituen New Collegen, Oxforren. Kate Oxford Unibertsitateko antzerki taldean sartuta egon zen, bere lan aipagarriena Tom Hooper kidea zuzenduta egin zuen. Bere hirugarren urtea Parisen pasatu zuen, ikasketengatik behartuta (hizkuntza modernoak), honen ostean unibertsitatea uztea erabaki zuen, bere aktore munduan kontzentratzeko: “puntu batera heldu nintzen, non ez nengoen gauzez disfrutatzen, presio altuaren eraginez”. 

Aktore karrera aldatu

Oxforden egon zen lehenengo urtean, Beckinsaleri eskaintza bat heldu zitzaion, non pelikula batean antzezteko aukera ematen zitzaion Much Ado About Nothing, Kenneth Branaghek zuzendua, Shakespeare egokitzapen bat. Film honen ostean, ateak zabaldu zitzaizkion beste film batzuetan parte hartzeko, hau unibertsitatean zegoen bitartean egin zuen.

Unibertsitateko hirugarren urtean, Parisen pasatu zuen, kultura frantsesarekin harremanetan egoteko. Geroago laugarren eta azkenengo urtea ez egitea erabaki zuen, eta bere aktore karreran kontzentratzea erabaki zuen.

Geroztik, pelikulak egiteko paperak eduki zituen , adibidez: Shooting Fish, Alice Through the Looking Glass eta The Last Day of Disco, biak 1998. urtean. Baita ere telesail batean parte hartu zuen Cold Comfort Farm-en. Bere lehenengo agerpena film estatubatuarra Brokedow Palace, 1999an izan zen, honek ez zuen arrakasta izan.

Bere arrakasta 2001.urtea hasi zen, Pearl Harbol filmarekin. Honen ostean, Serendipity eta urte berean Underworld filma atera zitzaizkion 2003an, eta 2004an Van Helsing eta The Aviator filmak.

2006ko urtarrilean, Beckinsale Underworld Evolution filmean parte hartu zuen, hau 2003. urtean ateratako bigarren filma da. 

2007. urtean Vacancy beldurrezko filmaren protagonista izan zen, Luke Wilsonekin batera.

2002. eta 2009. urteen artean Katek munduko emakumerik erakargarriena aukeratu zuten, hainbat aldizkarik esanda, hala nola, Hello, Stuff Maxim FHM eta Esquire.

Beckinsale idazlea ere bada eta hainbat sari irabazi izan ditu haren poemekin eta ipuin laburrekin. Gainera, frantsesa, errusiera eta alemana hitz egiten du. 

Modelo karrera aldatu

Beckinsale baita modelo munduan lan egin izan du. 1997an, George Michaelen, Vals Away Dreaming bideo musikalean agertu zen. 2002. urtean Orlando Bloomenen iragarki batean parte hartu zuen, hau Cameron Crowe zuzendu zuen. 2004an Coca Colako iragarki batean ere agertu zen.

Bizitza pribatua aldatu

Harremanak aldatu

Beckinsale zortzi urteko erlazio bat eduki zuen Michael Sheen aktorearekin, 1995etik 2003. urtera arte. Hauek The Seagull filma atera zenean ezagutu ziren eta 1995an biok batera bizitzera joan ziren. Esaten da haien erlazioa lehenego bistako maitasuna izan zela eta Michaelek kriminalen ospitale batetik Kate salbatu zuela esaten da. 1999 Londresen haien alaba jaio egin zen, Lily Mo Sheen. Katek esan omen zuela lotsagarria zela Michaelek eskua eskatu ez izana, baian ezkonduta egongo balitz bezala sentitzen zen. 

Haien arteko erlazio 2003an amaitu egin zen, Underworld filma egin ostean. Beckinsale zuzentzaileari, Len Wiseman, konbentzitu zion Sheen filmean agertu zedin, baina bera eta Wiseman, ezkonduta zegoena, erlazio bat hasi zuten. 

Filmografia hautatua aldatu

Urtea Filma Papera Oharrak
1991 One Against the Wind Barbe Lindell
1993 Much Ado About Nothing Hero
1994 Uncovered Julia
1994 Prince of Jutland/Royal Deceit Ethel
1995 Cold Comfort Farm (1995) Flora Poste (TV)
Haunted Christina Mariell
1996 Emma Emma Woodhouse (TV)
1998 The Last Days of Disco Charlotte Pingress
Shooting Fish Georgie
Alice Through the Looking Glass Alice
1999 Brokedown Palace Darlene Davis
2001 Serendipity Sara Thomas
Pearl Harbor Evelyn Johnson erizain tenientea
The Golden Bowl Maggie Verver
2002 Laurel Canyon Alex Elliot
2003 Underworld Selene
Tiptoes Carol
2004 The Aviator Ava Gardner
Van Helsing Anna Valerious
2006 Click Donna Newman
Underworld: Evolution Selene
2007 Vacancy Amy Fox
2008 Snow Angels Annie Marchand
Nothing But the Truth Rachel Armstrong
2009 Underworld: Rise of the Lycans Selene Ahotsa
Whiteout Carrie Stetko
Fragments Carla Davenport
Everybody's Fine Amy
2011 Underworld: Endless War Selene Animazio-film laburra, kredituetan agertu barik
2012 Contraband Kate Farraday
Underworld: Awakening Selene
Total Recall Lori Quaid
Republicans, Get in My Vagina Woman #3 Film laburra
2013 The Trials of Cate McCall Cate McCall
2014 Stonehearst Asylum Eliza Graves
The Face of an Angel Simone Ford
2015 Absolutely Anything Catherine West
2016 Love & Friendship Lady Susan Vernon
The Disappointments Room Dana
Underworld: Blood Wars Selene
2017 The Only Living Boy in New York Johanna
2018 Farming Ingrid Carpenter
2019 Untouchable Bere burua Kredituetan agertu barik
2021 Jolt Lindy Lewis
2022 Prisoner's Daughter Maxine
2023 Fool’s Paradise Christiana Dior
TBA

Canary Black

CIA agent Avery Graves

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu