Kataluniaren independentziari buruzko autodeterminazio erreferendum loteslearen legea

Kataluniaren independentziari buruzko autodeterminazio erreferendum loteslearen legea (katalanez: Llei del referèndum d'autodeterminació vinculant sobre la independència de Catalunya) 2017ko urriaren 1ean Katalunian egin zen independentziari buruzko erreferenduma arautzen duen legea da. Legeak arautzen ditu erreferendumaren egitea, horrek emaitzaren arabera izango dituen ondorioak eta Kataluniako Hautes-Sindikaturaren eraketa. Legearen arabera, "Kataluniako herria subjektu politiko burujabea da eta, izaera horrekin, bere egoera politikoa libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea du". Katalan herriaren burujabetzaren ordezkaria Kataluniako Parlamentua dela esaten du[1][2][3][4]. 2017ko irailaren 6an onetsi zen, eztabaida parlamentario handi baten ostean[4].

Legearen arabera 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetan jasotako agindua da 1978ko Espainiako Konstituzioak ezarritako paktu politikoarekin haustea, Kataluniako Estatutuari buruzko Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren ondotik. Legeak nazioarteko zuzenbidea aipatzen du, tartean Nazio Batuen Erakundeak 1966an onetsitako nartutako Giza Eskubideen Nazioarteko Itunak eta 1999/57 Ebazpena.

Legeak ez du gutxiengo parte-hartzerik ezartzen, Veneziako Batzordeak gomendatzen zuen bezala, boikot deialdiak ekiditeko. Baiezko boto gehiago baldin badaude ezezkoak baino, Kataluniako Parlamentuak Kataluniako Errepublika sortzeko prozesu konstituziogilea formalki deituko du[5].

Egitura aldatu

  • Hitzaurrea
  • I. ATALA. Legearen xedea
  • II. ATALA. Kataluniaren eta bere Parlamentuaren subiranotasunari buruzkoa
  • III. ATALA. Autodeterminazio erreferendumari buruzkoa
  • IV. ATALA. Erreferendumaren data eta deialdiari buruzkoa
  • V. ATALA. Hauteskunde kanpainari buruzkoa
  • VI. ATALA. Erreferendumaren bermeei buruzkoa
  • VII. ATALA. Hauteskunde administrazioari buruzkoa
  • VIII. ATALA. Kontsultak, kexak eta helegiteak
  • Xedapen gehigarriak
  • Azken xedapenak

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Schreiber, Krystyna. Referendum law based on international treaties justifies unilateral action. (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).
  2. (Katalanez) Catalonia to declare independence right away if ‘yes’ vote wins October 1 referendum. (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).
  3. «Catalonia to split from Spain within 48 hours of secession vote - referendum draft bill» Reuters Tue Jul 04 15:49:07 UTC 2017 (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).
  4. a b Berria.eus. «Erreferendumerako Legea onartu du Kataluniako Legebiltzarrak» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).
  5. (Katalanez) «La llei de l’1-O: proclamació d’independència si guanya el sí, autonòmiques si guanya el no» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu