Kataluniako Generalitatearen Jauregia

Generalitatearen Jauregia (katalaneraz Palau de la Generalitat) Kataluniako Generalitatearen egoitza da eta Europan gobernu batek eraikitzea agindu eta bere egoitza gisa mantentzen den erdi aroko eraikin bakarrenetakoa. Bartzelonako Ciutat Vella auzoan dago. Bisbe, Sant Sever eta Sant Honorat kaleen mugen barnean kokatzen da, bere aurrealdea Sant Jaume enparantzara begira duelarik, Bartzelonako Udaletxearekin aurrez-aurre.

Kataluniako Generalitatearen Jauregia
Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna
Conjunt especial del sector de la muralla romana
Kataluniako Generalitateko Jauregiaren fatxada pizkundetarra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Alde zaharCiutat Vella
Administrative quarter in BarcelonaEl Gòtic
Koordenatuak41°22′58″N 2°10′36″E / 41.3828°N 2.1767°E / 41.3828; 2.1767
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1400 (egutegi gregorianoa)
Inaugurazioa1619
JabeaKataluniako Generalitatea
Arkitektura
ArkitektoaPere Blai (en) Itzuli
EstiloaCatalan Gothic (en) Itzuli
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BCIN44-MH
BICRI-51-0000418

Lehendabiziko eraikina 1400an erosi zen eta Sant Honorat kalean kokatzen zen, antzinako juduen auzoan (call). Lehen eraikin honen (1416) aurrealdea Obispo kalean zuen eta bere sortzailea Marc Safont izan zen, honekin batera 1434an eraikitako egile berberaren Sant Jordiren zegoen.[1]

1596ean Pere Blai arkitektoak aurrealde nagusia Sant Jaume enparantzako Pizkundeko eran eraiki zuen, Katalunian arkitektura era honetan eraikitako lehen aurrealdea bilakatu zelarik. [2]

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. La Gran Enciclopèdia en català, (2004), 15. Bilduma,ISBN 84-297-5443-1. 11618. orr.
  2. Lehen deskribatutako perimetroa osatu arte San Severo kaleranzko norantzan etxeak erosiz eta berrituz joan ziren.

Kanpo estekak aldatu