Ireki menu nagusia
     Katalunia Zaharra (XII.-XV. mendea)

Katalunia Zaharra (katalanez: Catalunya Vella) hasiera batean XII. mendean Katalunia izenez izendatzen ziren lurraldeak dira (Rossellóko konderria eta Cerdanya kanpo utzita). Katalunia Zaharraren barnean antzinako konderri guztiak sartuta daude, hasi Urgellgo konderritik eta Rossellóko konderria arte. Pallars eta Ribagorza nahiz Lleidako lurraldeak eta Tortosa kanpoan gelditzen dira, azken hauek XII. mendearen erdialdean konkistatutako lurraldeak baitira.

Katalunia Zaharra eta Katalunia Berriaren arteko mugak Llobregat ibarra eta Anoia eta Segre banatzen dituzten mendilerroen mendebaldean kokatzen dira. Katalunia Zaharra gutxi gorabehera Camp de Tarragona eskualdera ailegatzen den Erdialdeko katalan dialektoaren eremuekin bat egiten du.

Izendapen hau XIII. mendean zuzenbide konstituzional desberdinak ezberdintzeko sortu zen (Katalunia Zaharrean sistema feudala Katalunia Berrikoan baino askoz ere ezarriagoa baitzegoen). Gaur egun bi izendapenak zentzu geografikoan erabili ohi dira, Katalunia Zaharra delakoa Katalunia Hezearekin parekatuz, halere, honek mediterraneo aldeko eremua kanpoan uzten du. Antzinako Hispaniar Markaren parekidetzat ere jo ohi da.

Ikus gaineraAldatu