Katalunia Berria (katalanez Catalunya Nova) XII. mendean Erramun Berenguer IV.a Bartzelonakoak konkistatu eta ordurarte Tortosa eta Lleidako taifa erresumen jabetzakoak diren lurraldeei eman zitzaien izena da.

Katalunia Zaharra eta Katalunia Berriaren arteko muga gutxi gorabehera Llobregat ibaia eta bere ibaiadarretako bat den Cardener ibaietan zegoen, handik Segre ibaiaren arroa jarraitu eta Montsec mendilerroa arte. Hegoaldeko lurralde hauek mugaren iparraldekoekin parekatu ezkero gizarte ezberdintasun nabarmenak zituzten. Katalunia Zaharrean feudalismoa nagusi zen bitartean, Katalunia Berrian gizarte antolaketa ezberdina garatu zen, honetan nobleek herri xehearen gain zituzten eskubideak askoz ere murritzagoak ziren, lurralde haiek berpopulatzeko asmoz koroak kolono berriei emandako sustapenei esker, bai eta kolonoei emandako kontzeju sistema eta foru berezien ondorioz ere.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu