Katalina Goia Murgiondo

Sukaldaria eta sukaldaritza liburu idazlea

Katalina Goia Murgiondo (Mutiloa, Gipuzkoa, 1911 - Segura, Gipuzkoa, 1979) sukaldaria izan zen, Libro de cocina liburuaren egilea, Goierriko emakume asko eta askorentzat erreferentea izandako mutiloar-segurarra, eta goierritar ugariren sabelak poztu zituen emakumea.[1]

Katalina Goia Murgiondo
Bizitza
JaiotzaMutiloa, 1911
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSegura, 1979 (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldaria eta idazlea

Bizitza

aldatu

Errotarekin lotura estua izan zuen beti Katalinak. Izan ere, Mutiloako Troi-errota baserrian sortu zen eta umea zela Segurako Urnausi errota-baserrira joan zen bizitzera familiarekin. Gaztetan Bizkaiko hiriburura, Bilbora joan zen familia garrantzitsu eta aberatsenetakoa zen Sota sendiaren etxean zerbitzatzera.[2]Katalinak sukalderako zuen trebetasunaz jabetuta, Bilboko bertako eskola batean sukaldaritzaren inguruko sekretuak ikasteko aukera eman zioten nagusiek. Eskolak ondo jaso zituen eta bere bizitza sukaldaritzatik atera zuen.[1]

Bilbotik herrira itzulitakoan Goierriko hainbat baserritan ezkontzako banketeak antolatzen zituen, baita Segurako Imaz jatetxean ere. Bergarako eta Donostiako hoteletan eta Ormaiztegiko eta Zestoako bainuetxeetan ere lan egin zuen.[2]Bestalde, 60ko hamarkadatik jubilatu artean, Beasaingo Indar enpresako sukaldeko arduraduna izan zen, Ixabel eta Carmen bere bi alabekin batera.[3]

Liburua

aldatu
  • 1950ean argitaratu zuen Katalina Goiak "Libro de cocina" liburua lehen aldiz, Beasainen.[4]Liburuan sukaldaritzari buruzko bere ezagutzak jaso zituen. Katalina Goya de Echezarreta izenarekin sinatua, Tomas Etxezarretarekin ezkondutakoan senarraren abizena hartuta. 174 orritan 500dik gora errezeta jaso zituen: sarrerakoak, arrainak, haragiak, postreak eta izozkiak ataletan banatuta.Galizian eta Madrilen inprimatu zuen liburua eta edizio bakoitzeko 2.000 ale atera zituen
  • 1966. urtean bigarren edizio bat egin 1
  • 1979ean hirugarren edizioa argitaratu zen, Katalina hil zen urte berean.[4]
  • 2024an "Libro de cocina" sukaldaritza liburuaren laugarren edizioa plazaratu zen Segurako liburu azokan, Amonari egindako aitortza eta omenaldia da, adierazi zuten Goiaren familiakoek.[4][5]Liburuak 525 errezeta ditu. Errezetak argiak eta laburrak dira, oinarrizko ezagutza dutenentzat pentsatuak. Liburua gaztelaniaz idatzita dago, Katalina euskalduna zen arren, laugarren argitalpenean ere bere horretan mantendu dute.Familiakoen esanetan: Garai hartako egiteko eta adierazteko moduen isla da, eta diktadura garaikoa izanik, gaztelaniaz idatzita dago.[4]Errezeta liburuari Goiaren biografia, eta aitortza eta eskertza atal bat gehitu zizkioten, euskaraz azken hauek[6]

Ikastaroak

aldatu

Bilbon ikasitakoa Goierrin irakasten jardun zuen Katalina Goiak ikastaroak emanez herriz herri. Ikasle gehienak emakumezkoak izan bazituen ere, gizonezkoak ere joaten omen ziren. Horietako bat izan zen Karlos Argiñano beasaindar sukaldaria.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Hitza, Goierriko. (2022-11-21). «Katalina Goia sukaldariaren errezetak» Goiberri (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  2. a b Gurrutxaga, Iñaki. (2024-12-13). «Katalina Goia segurarraren ‘Libro de cocina’ sukaldaritza liburuaren laugarren edizioa plazaratu dute» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  3. a b Hitza, Goierriko. (2020-01-28). «Isildutakoen ahotsa» Goiberri (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  4. a b c d Ayestaran, Eider Cáceres. (2024-12-13). «Katalina Goia segurarraren sukaldaritza liburuaren laugarren edizioa plazaratu da» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-12-20).
  5. «Katalina Goia Murgiondo sukaldariaren bilobek ‘Libro de cocina’ liburuaren 4. edizioa aurkeztu zuten - Segura» gitb.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  6. Gurrutxaga, Iñaki. (2024-12-16). «Katalina amaren eta amonaren oroimenez» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).

Kanpo estekak

aldatu