Katalasaren proba laborategian bakterioak identifikatzeko erabiltzen den teknikaren bat da.

Oinarria aldatu

Bakterio batzuek ur oxigenatua uretan eta oxigenoan azkar deskonposatzen duen entzima bat dute, katalasa izenekoa.

Katalasa bakterio aerobio eta zitokromoak dituzten anaerobio fakultatibo gehienetan dago.

Proba honek, besteak beste, Streptococcus generoa (katalasa negatiboa) eta Staphylococcus generoa (katalasa positiboa) bereizten ditu.

Prozedura aldatu

Ereite-euskarri batekin agarrean hazitako kolonia baten inokulua hartu, eta saiodi batean dagoen ur oxigenatuarekin kontaktuan jarri. Burbuilen agerpenak inokuluan katalasaren presentzia adierazten du.

  • katalasa (+): burbuilak agertzen dira bakteriar inokuluan
  • katalasa (-): ez dira burbuilak agertzen

Kanpo estekak aldatu