Ireki menu nagusia
Kastroen kulturaren eremua eta oppida nagusien kokapena.

Kastroen kultura (galizieraz: cultura castrexa, portugesez: cultura castreja, asturieraz: cultura castriega, gaztelaniaz: cultura castreña) Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldean (iparraldeko Portugalen, Galizian, mendebaldeko Asturiasen eta ipar-mendebaldeko Leónen) Brontze Aroaren amaieratik (c. k .a. IX. mende inguru) erromatartua izan zen arte (c. k .a. I. mendea) zegoen kultura zeltaren izen arkeologikoa da. Kultura honen ezaugarri nagusiak honakoak dira: harresiz inguratutako oppida edo gaztelu zahar, castros deituak, eta ageriko hilobi-ohituren eskasia, haitzetan, ibaietan edota beste lekuetan ezpata edota beste metalezko tresnak askotan utzi arren.[1][2] Bere eremu kulturaleko mugak Cares (ekialdean) eta Duero (hegoaldean) ibaien haranetan zeuden.

Euskal Herrian kastroak ere bazeuden. Aditu batzuen ustez, hauen egote indoeuropar kulturaren eraginaren ezaugarria besterik ez zen. [3][4] Besteek, berriz, bertoko kultura eta indoeuropar inbaditzaile eta kolonizatzaileen kulturaren arteko aldi bereko izateak sortu zituela diote.

ErreferentziakAldatu

  1.   Rodríguez-Corral, Javier (2009) A Galicia Castrexa Lóstrego 13. orrialdea ISBN 978-84-936613-3-5 .
  2.   Comendador Rey, Beatriz «Space and memory at the mouth of the river Ulla (Galicia, Spain)» Archaeopress Conceptualising Space and Place: On the role of agency, memory and identity in the construction of space from the Upper Palaeolithic to the Iron Age in Europe .
  3.   Gorrotxategi, Javier; Iarritu, Maria Jose La prospección arqueologica durante 1981-82 en Vizcaya Eusko Ikaskuntza .
  4.   Valdés, Luis El Santuario Protohistórico de Gastiburu (Siglos VI a I a.C.) Eusko Ikaskuntza .