Dion Kasio

Kasio Dio» orritik birbideratua)

Dion Kasio (latinez: Lucius Claudius Cassius Diō Cocceiānus; 155 - 235), erromatar historialaria izan zen, nahiz eta liburuak grekoz idatzi. Izan ere, Bitinia probintzian jaio zen, non greziera zen hizkuntza nagusia. Aita erromatar senataria zeukan ordea.

Dion Kasio
Erromako kontsula

229 -
Antzinako Erromako senataria


Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
Izen osoa Lucius Claudius Cassius Dio Cocceianus
Jaiotza Nizea, 155
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Bitinia, 235 (79/80 urte)
Familia
Aita Cassius Apronianus
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
latina
Jarduerak
Jarduerak historialaria, idazlea, politikaria eta gudaria
Lan nabarmenak Roman History (en) Itzuli

Administrazioan ere egin zuen lan. Komodoren agintaldian senataria izan zen, eta Esmirna (gaur egungo Izmir (Turkia)) hiriko gobernaria Septimio Severorekin. 205 inguruan Afrika eta Panonia probintzietako prokontsula izendatu zuten. Alexandro Severok begikoa zuen, eta bigarren aldiz kontsula izendatu zuen, 229an, Pretoriar Guardiak hil nahi zuen arren. Horren ondoren, herrira bueltatuta, bakean hil zen.

80 liburuetako Erromaren gaineko historia egin zuen 22 urtetan. Erromako 983 urte ikertu zituen, Eneas Italiara iritsi zenetik K. o. 229 arte. Julio Zesar arte, gertaerak zerrendatzen baino ez du egiten. Komodoren garaietatik are zehatzagoa da, berak ezagutu zituelako.