Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Karrika (argipena)»

Karrika aldizkaria 1997an jaio zen, Iruñeko Karrikiri elkarteak sortua. Hilero argitaratzen da, uztailean eta abenduan izan ezik, urte amaieran zenbaki batek azaro eta abendua hartzen baititu. Tirada 2.500 alekoa izaten zen gehieneko hedadura zuelarik, eta doan igortzen zitzaien harpidedunei, etxera. Horretaz gain, hainbat eskola, institutu, erakunde eta elkartetan ere banatzen da. Egun, posta elektronikoaz baliaturik, eskatzen duenari PDF formatoan bidaltzen diote, eta paperezko tirada asko murriztu da, garestia baita. Urteko sari txiki bat eskatzen zaio jaso nahi duenari.

Hasieran bi orrikoa izan zen, baina geroago lau orrikoa ere izatera iritsi zen.

Karrika Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea da, elkartearen eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu