Karrantzako ardi muturgorri
Karrantzako ardi muturgorria Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da. Bere banaketa eremua bereziki Bizkaiko Karrantza haranean kokatzen bada ere, ardi hauek Euskal Herriarekin mugakideak diren Kantabriako zenbait herrietan aurkitu daitezke ere.
Karrantzako ardi muturgorria | |
---|---|
Ardi arraza | |
Espeziea | Ovis aries |
Jatorria | Euskal Herria Espainia ( Kantabria) |
Karrantzako ardiak bi ekotipo dauzka. Karrantzako ardi muturgorria Karrantzako ardi muturbeltzaren gertuko ekotipoa da, baina ardi hauen kopurua askoz handiagoa da, eta arraza arriskutik kanpo dago.
Ezaugarriak
aldatuKarrantzako ardiak euskal-bearnotar ardien oso antzekoak dira zenbait abeltzainek biak nahastu arte, baina guztiz arraza ezberdinak dira.
Ardi latxaren esnearekin batera, karrantzako ardien esne gordina da idiazabalgo gazta egiteko onartzen den esne bakarra.
Garai batean ardi hauen esnearekin "Quesuco" izeneko gazta egiten zuten. Orain ia erabat galduta dago gazta mota hau.
Errefentziak
aldatuBibliografia
aldatu- Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X
Ikus, gainera
aldatu- Aari, Euskal mitologian ardiari buruzko kontuak jakiteko.
- Martak