Karramarroaren mentalitatea

Karramarroaren mentalitatea, baita Karramarroak ontzian eta Karramarrokeria giza taldetan ematen den fenomenoa adierazteko erabili izan den irudia da. Nolabait, pertsonek ontzi batean harrapatuta dauden karramarro multzo baten gisa funtzionatzen dute, haien artean oztopatzen inork ihes ez egiteko. "Nik ezin badut izan, zuk ere ez" esaldiak fenomeno hau adierazten du.[1]

Karramarroak ontzi batean harrapatuta.

Metafora aldatu

Metaforak karramarroak dituen kubeta bati egiten dio erreferentzia. Animalia horiek banaka erraz ihes egin dezakete kubetatik, baina, horren ordez, karramarroak beren artean saboteatzen dira, elkarri oztopatzen. Nolabait, inork ihes egin ez dezan alferrikako lehia batean elkarri helduz, azkenean kolektiboaren suntsipena ziurtatzen dute.[2]

Errendimenduan eragina aldatu

Karramarroen mentalitateak erakunde baten errendimenduan eragiten du, gizakiak karramarroen antzera jokatzen baitute, bereziki talde sozialetan. Karramarroaren mentalitateak errendimenduan duen eragin kaltegarria Zeelanda Berriko ikerketa batek 2015ean kuantifikatu zuen; azterketako ikasleek batez beste % 18ko puntuazio handiagoa lortu zuten azterketetan, argitaratutako rankingetan anonimotasuna bermatzeko urratsak eman zirenean, eta horrela, parekideen jazarpena izateko aukera arintzen zen.[3]

Giza jokabidearen metafora da: Talde bateko partaideak besteengandik haratago arrakasta lortzen duen edozein kideren auto-konfiantza murrizten saiatzen dira. Inbidia, erresumina, mespretxua, konspirazioa edo lehia-sentimenduak, denak balio du bestearen aurrerapena geldiarazteko. Adibidez, erretzeari uzten saiatzen bazara, lagun erretzaileek hori ezinezkoa dela esango dizute. Akzioak erosten dirua irabazten baduzu, kontuz ibiltzeko esango dizute, dena galtzeko arriskuan zaudela errango dute. Zerbait berri ikasten arrakasta izanez gero, zertarako hori ikasi esango dizute, zauden bezala ondo baldin bazaude.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu