Karpy
Karpy likorea Atxa destilategiko laranja likore marka bat da.
Izena fundatzailearen bilobak ziren Carmen eta Pilarren ohorez sortu zen.
Amurrio udalerriaren zati bat, destilategia bertan baitago, bere garaian laranjaren inguruan bizi zen. Karpy likorearen tanta batzuk ekoizteko laranja askoren azal zatiak behar ziren. Azal zatiak ontze kupeletan sartzen ziren bitartean, zuritutako laranjak kilo bateko paketeetan pilatu eta ondoren herritarren artean saldu ohi ziren.
Freskagarri fabrikek usadioa aldatu eta euren nahasketarako zuritutako fruituak erosten hasi ziren. Urte askotan zehar, KAS fabrika Amurriora joan eta zuritutako laranja tona ugari eraman ohi zituen.
Erreferentzia
aldatu- Karpyren urteurrena. El País egunkaria (Gaztelaniaz)