Ireki menu nagusia

Karmelo C. Iribarren (Donostia, 1959ko irailaren 19a) gipuzkoar poeta da. Bereak dira Diario de K (2014) prosaz idatzia, Pequeños incidentes (2017) eta El amor, ese viejo neón (2017). Bere poesia "errealismo garbia" estiloan kokatzen da.

Karmelo C. Iribarren
Karmelo C. Iribarren 2.JPG
Bizitza
Jaiotza Donostia1959ko irailaren  19a (60 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Lan nabarmenak Diario de K
Pequeños incidentes
El amor, ese viejo neón
Mugimendua Errealismo zikina
Minimalismoa
Genero artistikoa olerkigintza

2018an Eskadi Literatura Saria Gaztelaniazko Literatura arloan jaso du Mientras me alejo lanagatik.

BiografiaAldatu

Oroitzapen gogorrak ditu haurtzaroaz, zazpi urte zituela aita hil zitzaionaren ondorioz, umezurztegi antzeko erakunde zorrotz batera eraman bait zuten zenbait urtez. Gerora, 16 urterekin ikasketak utzi ondoren lanbide desberdinetan aritu zen, igeltsero, iturgin, saltzaile eta abar.

Soldadutza Valentzian egin ostean Donostiara itzuli zen eta krisialdi ekonomikoa zela eta, lan eta etorkizun bila, anaiarekin erdibana Akerbeltz taberna ireki zuen Alde Zaharrean. 20 urtez jardun zuen tabernan, drogen eta gaupasen garaian, bera ere alkoholaren gehiegikerietan eroriz. Hala ere, tabernan zebilela idatzi zuen bere lanaren erdia eta bertan ezagutu zuen Michel Gaztambide gidoigilea. Honen lagunak, Roger Wolfek, 1993an Karmeloren poesia batzuk jasotzean (Bares y noches plaquettea) lehenegoz argitaratu zituen Gijoiko Langile Ateneoak editatzen zuen Máquina de Sueños bilduman. Anaia minbiziak jota 33 urterekin hiltzeak eta emazteak ultimatuma ematean, alkohola uzteko arrazoi garrantzitsuenak izan ziren Karmelorentzat. Alkohola uztean Akerbeltz saldu zuen baina bere poesian tabernak izan zuen eraginak oraindik dirau.[1][2]

PoesiaAldatu

Karmeloren poesia "errealismo garbia" deritzon estiloan kokatu zuen Luis Antonio de Villenak, "errealismo zikinetik" bereiziz. Bere poesiak hizkera zuzena du, laburra da eta agerikoa, erraz ulertzen dena. Askotan zorrotza eta ironia karga handikoa, irakurlea hunkitu edota harri eta zur uztea bilatzen du, beti ere garden eta argi hitzeginez.[3] Gaiak errealitatean oinarritzen ditu, behin eta berriz errepikatzen direnak hiria, euria, maitasuna, tabernak, eguneroko objetuak eta abar izanez.[4][5][6][2]

LanakAldatu

AntologiakAldatu

EuskaratuakAldatu

SariakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  Hernández Velasco, Irene (), «Karmelo Iribarren: el poeta salvaje que nació en un bar», El Mundo, . Noiz kontsultatua: 2017/10/31 .
  2. a b (Gaztelaniaz)  López Merino, Juan Miguel (), Aproximación a la obra de Karmelo C. Iribarren, . Noiz kontsultatua: 2017/11/03 .
  3.   Iparragirre, Pilar (2002), Karmelo C. Iribarren "Aspalditik neukan amets txiki bat bete zait», . Noiz kontsultatua: 2017/11/03 .
  4.   Iraola, Jon (2014), ‘La ciudad’, Karmelo C. Iribarren, . Noiz kontsultatua: 2017/11/03 .
  5.   Pérez de Anucita, Ruth (), Karmelo Iribarren: `Hain argi idaztean, hutsera erortzear gaude´, . Noiz kontsultatua: 2017/11/03 .
  6. (Gaztelaniaz)  Villena, Luis Antonio de, «Karmelo Iribarren, la poesía sencilla», El Mundo, . Noiz kontsultatua: 2017/11/03 .