Karl Jenkins
Karl Jenkins (Penclawdd, Gower, Gales, 1944ko otsailaren 17a) Galesko musikagilea da.
Karl Jenkins | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karl William Jenkins |
Jaiotza | Penclawdd, 1944ko otsailaren 17a (79 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carol Barratt (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cardiffko Unibertsitatea Royal Academy of Music Gowerton School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, saxofoi-jotzailea, teklatu-jotzailea, oboist (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Glasgowko Unibertsitatea Glamorganeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | jazza Rock progresiboa New Age musika musika klasikoa |
Musika instrumentua | saxofoia oboea baritone saxophone (en) ![]() musical keyboard (en) ![]() Piano elektrikoa |
Diskoetxea | Virgin Records Caroline Records (en) ![]() Deutsche Grammophon (en) ![]() |
karljenkins.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Oboe jo zuen Erresuma Batuko Orkestra Infantilean. Gaztetan jazzean eta rockean aritu zen hasieran Nucleus bandarekin eta gero 1972an rock progresiboan lantzen zuen Soft Machine taldearekin Canterburyn.
Iragarkietarako hainbat doinu sortu ditu, Adiemus esate baterako, Delta Airlines-erako sortu zuena. Doinuak arrakasta handia sortu zuenez geroago Adiemus proiektua sortu zuen. Proiektu horren lehen diskoko lehen doinua iragarkiko Songs of sanctuary izenekoa izan zen.
Musikagile moduan hainbat genero lantzen zituen Adiemus proiektu berritzailearekin hasi zen. Jenkins-ek proiektu hau zuzendu zuen herri askotan: Japonia, Alemania, Espainia, Finlandia, Holanda eta Belgika. Baita Royal Albert Hallen eta Londresko Battersea estazio elektrikoan. Adiemus proiektuaren lehen diskoa (Songs of Sanctuary, 1994) oso ondo saldu zenez beste disko berri batzuk ere sortu zituzten geroago, bakoitza gai desberdin baten inguruan.
Bakarka ere sortu ditu lanak Adiemus proiektutik kanpo. 1998an plazaratu zuen Imagined Oceans, Ilargiko 14 itsasoen izenekin sortutako piezak batzen dituen diskoa.
1999an argitaratu zuen Gizon armaduna - Bakearen aldeko meza (The Armed Man - A Mass For Peace) lanean gerren bukaeraren apologia egin zuen,eta klasiko garaikide bat izatera heldu da obra horretako Agnus Dei pieza. 2005ean Requiem/In These Horizons Stones Sing diskoan 18 abesti argitaratu zituen, non horietako lehen 13 abestiak bere aitaren omenezko requiema diren. Kazakhstango Mende-Orkestrak grabatu zuen disko hori.
Obra batzukAldatu
- Adiemus: Songs of Sanctuary (1995)
- Adiemus II: Cantata Mundi (1997)
- Adiemus III: Dances of Time (1998)
- Adiemus IV: The Eternal Knot (2000)
- Adiemus V: Vocalise (2003)
Doinu arrakastatsuenen bildumak:
Beste lan batzuk:
- Eloise (opera)
- Imagined Oceans (1998)
- The Armed Man: A Mass for Peace (1999)
- Dewi Sant (2000)
- Diamond Music (1996)
- Over the Stone (2002) bi arpatarako kontzertua
- Ave Verum (2004) baritonorako ( [[Bryn Terfel]entzat konposatua])
- Requiem Mass (2005)
- Quirk (2005)
- River Queen (2005) izen bereko River Queen filmerako egina, Zelanda Berriko Vincent Ward zuzendariarena
- Music of the Spheres lan hau Mike Oldfield zuzendu zuen gero (2008)
Kanpo estekakAldatu
- Karl Jenkins-en webgune ofiziala
- Calyx-ek (Canterbury music website) argitaratutako biografia
- Karl Jenkins on MySpace
- Karl Jenkins-en musika Telebistan gune honetan: ADmusicDB.com
- Karl Jenkins-en biografia, BBC Wales
- Elkarrizketa Karl Jenkins-ekin
- Karl Jenkins musika zuzentzen 'The Armed Man' musika-lanaren Benedictus zatia.