Karen Petrie

Konputazio zientzilaria eta feminista

Karen Petrie edo Karen Elizabeth Jefferson Petrie (1980ko abenduaren 2a) murrizketa bidezko programazioan espezializatutako zientzilari infomartiko britainiarra da.

Karen Petrie
Bizitza
Jaiotza1980ko abenduaren 2a (43 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaSt Andrews Unibertsitatea
University of Huddersfield (en) Itzuli
Bell Baxter High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)University of Dundee (en) Itzuli

Bizitza eta lana aldatu

8 urterekin programatzen ikasi zuen Commodore 64 ordenagailu batekin.[1]

Konputazio Zientzietan lizentziatu zen eta murrizketa bidezko programazioan doktoratu zen (ordenagailu batek aukera posible guztietan egokiena aukera dezan). Murrizketa bidezko programazioan lan egin zuen NASAn urte batzuez.[1] British Computer Society-k (BCS) urteko informatika teknikari gaztea izendatu zuen 2004an, NASAn egindako lanagatik.[2]

Doktoradutza egiten ari zela izandako egoera matxista baten ondorioz bihurtu zen Informatikako emakume aktibista.[1] Hori horrela, BCSWomen erakundeko arduraduna izan zen 2008tik 2011ra (emakumeei informatikari izateko laguntzak ematen dien erakunde britaniarra) eta, aldi horretan, emakumeentzako informatika ekitaldi ugari antolatu zituen.[3]

"The Petrie Multiplier " izeneko eredu matematikoaren egilea da, zeinetan generoan desorekatutako taldeetan gertatzen diren portaera sexistak aztertzen dituen (1:r-ko genero ratioa dagoen lekuan, emakumezkoek gizonek baino r2 aldiz komentario sexista gehiago jasoko ditu).[1][4]

Irakasteagatik interesa garatu zuen Oxfordeko Unibertsitateko Konputazioa Laborategian lan egin zuen bitartean.[1]

Gaur egun, Dundee-ko Unibertsitateko Zientzia eta Ingeniaritza Eskolako irakaslea da eta ikasketa burua ere izan da.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu