Kapteynen izarra (HD 33793/GJ 191) gure eguzki sistematik 12,8 argi urteko distantziara dagoen izar bat da. GJ 1061, 3,7 argi urteko distantziara, Kapteynen izarretik gertuen dagoen izarra da. Pictor konstelazioan dago, β Pictorisetik iparmendebaldera. +8,89ko itxurazko magnitudea du, eta, beraz, ez dago begi hutsez ikusterik.

Kapteynen izarra
Behaketa
Distantzia Lurretik3,9339 pc
Itxurazko magnitudea (V)8,853, 11,624, 10,433, 7,9, 6,899, 5,821, 5,316, 5,049 eta 8,063552
Magnitude absolutua10,43
Mota espektralaM0
Metaltasuna−0,532
AurkitzaileaJacobus Kapteyn
Aurkikuntza-data1897
Honen izena daramaJacobus Kapteyn
KonstelazioaPictor (konstelazioa)
Abiadura erradiala245,234 km/s
Igoera zuzena77,919124331457 °
Deklinazioa−45,018433815243 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa475.000 km
Izendapenak

Aurkikuntza aldatu

Kapteynen izarra 1897an aurkitu zuen Jacobus Kapteynek (bere izena jasoz) "Cape Photographic Durchmusterung"en lanean ari zen bitartean. Ordutik, astronomoen arreta erakarri du, neurri baten, gure eguzkiarekin alderatuta duen abiadura espazial altuagatik, 1909an aurkitu zena.

1924an, bere espektruan dituen TiO lerroengatik M1V espektru motako nano gorri bezala sailkatua izan zen, bere dizdira, bere motako izar batentzat esperoko litzatekeena baino bi magnitude baxuagoa delarik. Beranduago 1976an eginiko bere espektruaren azterketa batek CaH eta MgHren ondoriozko lerroen intentsitatea eta TiO lerroen ahultasuna utzi zuen agerian.

Ezaugarri fisiko eta kimikoak aldatu

Lehen hurbilketa baten Kapteynen izarrak gure inguruko beste hainbat bezalako nano gorri arrunt bat badirudi ere, izar hau zenbait arrazoigatik da salbuespena. sdM1V espektro motako izar azpinano bat da, 3570 ± 160 kelvineko tenperatura duena. Barnarden izarraren ondoren bigarren mugimendu propiorik altuena du, Esne Bidea alderantziz orbitatuz. Bestalde, metaltasun txikia du -M/H = 0,86, gure eguzkiarenaren %14a-, baita burdina (FE/H = -0,99) eta titanioa (Ti/H = -0,81) bezalako elementuen eduki erlatibo eskasa ere. Bere masa, gutxi gora-behera, 0,274 eguzki masakoa da, bere erradioa gure eguzkiarenaren %29,3 den bitartean.

Jatorria aldatu

Eguzkia ez bezala, Kapteynen izarra halo galaktikoko izar bat dela dirudi, gugandik gertuen dagoena mota honetakoen artean. Izar hauek (Groombridge 1830 bezala) apenas dira gure hurbileneko inguruko izar guztien %0,1 edo %0,2. Ohi, plano galaktikotik urrun eta nukleo galaktikorantz kontzentratuak daude, baina oso orbita eszentrikoekin. Haloko izarrak supernoba gutxi egon diren, eta, beraz, metal aberastasun baxuko galaxiako eremuetan edo garaietan sortzen dira. Honek, nano gorri batena baino kolore urdinxkagoa izatea eragiten du.

Ikerketa batek dioenez, Kapteynen izarra Esne Bidearen satelitea izan zen eta honekin fusionatu zen galaxia nano esferoidal baten sor zitekeen, fusio horretan galaxia nanoak bere masa gehiena galduz. Kapteynen izarra aipaturiko galaxia hori bere amaierako orbitara hurbiltzean atzean geratu zen izarra izan liteke. Bere egungo hondarra Omega Centauri kumulu globularra izan daiteke, bere alderantzikako orbita Kapteynen izarrarenaren antzekoa dena, kumulu horretako partaideek izar honenaren antzeko metaltasun maila dutelarik.

Kanpo estekak aldatu