Kapitalaren metaketa balioa duten baliabideak (hortaz, aberastasuna) metatzeari deritzo. Kapitala diru gehiago ekoizteko inbertitutako dirua edo beste edozein finantza aktibo da. Ekoiztutako diruak hainbat forma izan ditzake: etekina, errenta, interesa, egile-eskubidea, kapital gehiagoren sorrera... Kapitalaren metaketa kapitalismoaren sistema ekonomikoaren oinarria da. Kontzeptua lehen aldiz Adam Smith ekonomialariak erabili zuen Nazioen Aberastasuna lanean[1]. Kontzeptuaren ikuspegi klasikoan, inbertsio eta aurrezpenei esker kolektiboki gizartean dagoen aberastasuna igo daiteke. Baita, produktibitatearen gorakadek edota salerosketa balantza positiboek efektu berdina ekar ditzakete.

Eskola Marxistaren iritziz, kapital metaketa sistema kapitalistaren menpe langileriak sufritzen duen esplotazioaren erakusgarri da[2]. Kapital metaketak bi dimentsio dituela esan daiteke Materialismo Historikoaren aburuz: irismen laburrekoa (langileria lokalaren esplotazioaren bidez eginikoa) eta irismen luzekoa (maila internazionalean beste merkatuak kontrolatzen direnean) edo inperialismoa. Marxen aburuz: "kapitala langileei denboran zehar ateratako mozkin metaketa izanik, langileena izan beharko zen, ez esplotatzeileena"[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Module 5: Adam Smith’s Wealth of Nations (Part II)» www.cato.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  2. «Glossary of Terms: Ca» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  3. Marx, K., Engels, F., Azurmendi, J., & Kintana, X. (1998). Alderdi komunistaren manifestua. Jakin.

Kanpo estekak aldatu