Kapital kostua

Finantzetan, kapital-kostua, enpresa batek kapital-inbertitzaileei, hots, akziodunei ordaintzen dien etekina da, kapitala inbertitzean onartzen duten arriskua konpentsatzeko. Enpresek besteen kapitala erosi behar dute lan egiteko eta hazteko.

Gainera, bere funtsak gainerakoei emateko prest dauden pertsonak eta erakundeak sarituak izan nahi dituzte. Jabeek beraien ondasunetan errentak bilatzen dituzten bezala, kapital-hornitzaileek beraien funtsetan etekinak bilatzen dituzte, onartutako arriskuarekin proportzionalak izan behar direlarik.

Enpresek, kapitala, bi iturri ezberdinetatik lortzen dute: mailegu-emaileetatik eta kapital-inbertitzaileetatik. Kapital-hornitzaileen ikuspuntutik, mailegu-emaileek, interesekin sarituak izatea bilatzen dute eta kapital-inbertitzaileak, aldiz, dibidenduekin. Aldiz, enpresa baten ikuspuntutik, beste batzuek lortzen duten kapitalagatik ordaintzea beharrezkoa da, honi, kapital-kostu izena ematen zaio.

Teoria eta praktika finantzarioek, hainbat eredu eskaintzen dituzte, enpresa berezi baten kapital-kostua onesteko. Eredu ezagunenak honako hauek dira: Kapital-aktiboaren balorazio eredua, Gordon Eredua eta abar.

Teoria finantzarioaren arabera, enpresa baten arriskua handitzen edo txikitzen doan heinean, kapital-kostua ere gorantz edo beherantz doa. Teoria hau, giza-portaeraren behaketarekin eta logikarekin lotuta dago. Kapital-hornitzaileek, bere funtsak eskaintzeagatik sarituak izan nahi dute. Aipatutako hornitzaile hauek, arrazionalak eta zuhurrak izan ohi dira, arriskuaren aurreran segurtasuna izan nahi dute.

Inbertsio baten arriskua handitzen bada, kapital-hornitzaileek errendimendu handiagoa eskatuko dute edo bere kapitala beste leku batean jarriko dute.

Enpresa baten kapital-kostua ezagutzea ezinbestekoa da, erabakiak hartzeko. Kudeatzaileek, kapital-aurrekontuetan hartzen dituzte erabakiak, aldiz, kapital-hornitzaileek mailegu eta inbertsioen gainean hartzen dituzte erabakiak.