Kapitain pilotu
Kapitain pilotu (sarritan Ni naiz kapitain pilotu deitua) euskal itsasgizonen abesti herrikoia da.
Arrantzaleek abestutako abestia da, denboraren poderioz lagunen eta abesbatzen bilera naiz afarietan abestutako abesti herrikoia bihurtu dena. Bereziki ezaguna da euskal kostaldeko herri eta eskualdeetan, eta erabiltzen duen euskalkiaren arabera, Gipuzkoako kostaldetik datorrela ondoriozta daiteke.
Abestiaren hitzak egile ezezagunenak dira, eta bertso finko batzuk jarraitzen dituzte kantuaren zatirik handienean agertzen direnak. Hala ere, denborak aurrera egin ahala bertso berriak erantsi dizkiote, kantariaren edo abestia abesten duen koadrilaren bertsioaren arabera aldatzen direnak.
Hitzak
aldatu
Txalupa txiki honetan Hauxen da barko berria, |
Ni naiz Kapitain Pilotu. Heltzen badiot kraxketan |