Kapitain Planet eta Planetariak

Kapitain Planet eta Planetariak (jatorrizko hizkuntzan, ingelesez: Captain Planet and the Planeteers) ingurumenari buruzko marrazki bizidun estatubatuarrak dira. Ted Turnerri bururatu zitzaion eta Andy Heyward, Robby London, Barbara Pyle and Nicholas Boxerrek ekoiztu zuten. Turner Program Services and DiC Entertainment enpresek garatu eta ekoiztu zuten 1990eko irailaren 10etik 1992ko abenduaren 5era. ETB 1ek euskaraz eman zuen.

Kapitain Planet eta Planetariak
Jatorria
Sortzailea(k)Ted Turner
IzenburuaCaptain Planet and the Planeteerss eta The New Adventures of Captain Planet
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua6
Atalak112
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa eta umorezko telesaila
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaDIC Entertainment Corporation (en) Itzuli
[[Kategoria:DIC Entertainment Corporation (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea TBS
Hasiera-data1990eko irailaren 15a
Amaiera-data1996ko maiatzaren 11
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaCaptain Planet universe (en) Itzuli

turner.com…
IMDB: tt0098763 Filmaffinity: 270150 Allocine: 5697 TV.com: shows/captain-planet-and-the-planeteers Edit the value on Wikidata

Ondoren, 1993 eta 1996 bitartean, Kapitain Planeten abentura berriak (The New Adventures of Captain Planet) sekuentzia ekoitzi zuten Turner Broadcasting eta Hanna-Barbera Productionsek.

Programa honek Nazio Batuen Erakundeari, globalizazioari, kulturen aniztasunari eta ingurumenari egiten zion aipu.

Pertsonaiak aldatu

Planetariak aldatu

Planetariak jatorri ezberdineko bost lagun dira. Bostek lurra defendatzea dute helburu. Lagun bakoitzak ahalmen ezberdin bat duen eraztun bat dauka eta eraztun horiek bat eginez gero, Kapitain Planet azaltzen da laguntza eskaintzeko.

Planetariak hurrengoak dira:

Ahotsak eta bikoizketa aldatu

K2000 etxearen eskutik egin zen euskarazko bikoizketa. Hona hemen aktore eta bikoizleen ahotsak:

Pertsonaia Jatorrizko ahotsa Bikoizlea
Kwame LeVar Burton
Wheeler Joey Dedio Josu Varela
Linka Kath Soucie Monica Erdozia
Gi Janice Kawaye
Ma-Ti Scott Menville Eba Ojanguren
Kapitain Planet David Coburn Iker Diaz
Gaia Whoopi Goldberg

Bukaerako abestia aldatu

LURRA! SUA! HAIZEA! URA! BIHOTZA! AURRERA PLANET!
Zuen ahalmenak bat eginda Kapitan Planet nauzue.
Kapitain Planet gure heroia,
ezaba ezazu lurreko lohia
gure indarrak elkartuz,
planetaren alde jokatuz.
Kapitain Planet gure heroia,
ezaba ezazu lurreko lohia
bat egin borrokatzeko,
eguzkipean bizitzeko.
Ordainduko didazu hau Kapitain Planet!
Planetariak gara,
izan nahi duzu?
planeta salbatzeko behar zaitugu,
kutsadura aurka egin ahal duzuna
horra Kapitain Planetek diotsuna.
Zuek daukazue ahalmena!

Kanpo estekak aldatu