Mariskal (kargua)

Kanpo mariskal» orritik birbideratua)

Mariskala[1], halaber marexala (Ipar.), gradu militar bat da, nazioen arabera maila desberdina duena.

Jean Isidore Harizpe, Frantziako marexala, Baigorriko semea.

Herrialdez herrialde aldatu

Antzinako alemaniar armadan, ofizialen mailan, gradu gorena zen. Gauza bera gertatzen da Erresuma Batuko eta Frantziako lurreko armadan. Herrialde horiek, gradu honetarako igoera, gerra garaian baino ez dute baimentzen. Alemanez Generalfeldmarschall bezala itzultzen da.

RAF britainiarrean, ofizial jeneralek marshall hitza erabiltzen dute euren graduazioetan, jeneral hitzaren ordez.

Nafarroa aldatu

Nafarroako Erresuman 1390ean sortu zen Nafarroako mariskal kargua Karlos III.a erregearen erabakiz[2], eta, banderazain edo kondestablearen ondotik, erresumako bigarren kargu militarra izan zen.

Espainia aldatu

Espainian, Filipe V.a erregearen garaitik behintzat, brigadier eta lotinant jeneral graduen artean dago gradu hau. Jeneral osoko lehen lanpostu bezala kontsideratua izan zen. 1889ko uztailaren 20ko lege baten bidez, gradu hau dibisioko jeneral oraingo graduagatik aldatu zen.

Frantzia aldatu

Frantziar Iraultzaren aurreko Frantzian, Maréchal de champ izeneko gradua existitzen zen. Gradu honek Napoleonen garaira arte iraun zuen. Espainian erabiltzen zenaren baliokidea da. Baita Maréchal de Francen baliokide bezala. Azken hau frantziar armadako gradurik gorena zen, eta oraindik ere hala da.

Historiako mariskalak aldatu

Lehen Mundu Gerra (1914-1918) aldatu

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Mariskal». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-04.)
  2. Andoni., Fernández de Larrea Rojas, Jon. (2013). El precio de la sangre : ejércitos y sociedad en Navarra durante la baja Edad Media. Sílex ISBN 9788477374992. PMC 888244886..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu