Kanpaina Miresgarria
Kanpaina Miresgarria (gaztelaniaz: Campaña Admirable) Venezuelako Independentzia Gerrako kanpaina izan zen. Simón Bolívarrek zuzendu zuen eta Venezuelako mendebala askatzea lortu zen.
Kanpaina Miresgarria | |||
---|---|---|---|
Data | 1813ko ekainaren 24a | ||
Lekua | San José de Cúcuta | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gertakariak
aldatu1813ko maiatzaren 14an, Cúcutan (Kolonbia), Venezuelako Lehen Errepublikaren gainbeheraren ondoren, Simón Bolívarrek 'Kanpaina Miresgarria esan zitzaion martxa abiatu zuen, Venezuela Espainiako koroatik askatzea xede. Abuztuaren 6an Bolivarren armada Caracasen sartu zenean herritarrek miresmenez, txaloz eta lorez hartu zuten garailea[1].
Kanpaina militarra abiatu aurretik, 1813ko urtarrilean, Antonio Nicolás Briceño buruzagi venezuelarrak, aldeko beste hainbat ofizialekin batera, Venezuela askatzeko plan zuzen eta gordina diseinatu zuten: Cartagenako Hitzarmena. Hona hemen dokumentuaren pasarte batzuk[1]:
« | Bigarrena: gerra honen helburu nagusia Venezuelatik Europako espainiarren arraza madarikatua deuseztatzea denez, Kanarietako uhartetarrak barne, espainiar guztiek galarazita dute espedizio honetan parte hartzea, abertzale zintzoak iruditu arren, horietako bat bera ere ezin delako bizirik geratu, eta horretan ez delako inolako salbuespenik onartuko (...).
|
» |
Aldarria dekretu bihurtu zuen Simón Bolívarrek 1813ko ekainaren 15ean, kanpaina hasi eta hilabetera eta berehala betearazi zuen. Kanpainaren bidean europar eta kanariar guztiak fusilatu zituzten, ia salbuespenik gabe. 1814ko otsailean, espainiarrek kapitulatu zutenetik hainbat hilabete igaro arren, Juan Bautista Arismendik Caracaseko 886 preso espainiar fusilarazi zituen, Bolivarren aginduz. Handik egun gutxira, La Guaira ospitaleko 500dik gora gaixo espainiar gora hil zituzten[1].
Espainiarrak garbitzeko dekretu haren gordintasunez jakitun, Bolivarrek berak espainiarren iraganeko basakeriak erabili zituen justifikaziotzat: Venezuelako lehen errepublikaren porrotean Domingo Monteverderen armadak egindako krimenak, 1810ean Quitoko independentzia ahalegina gogor zapaldu izana... Dekretua 1820ko azaroaren 26ra arte egon zen indarrean, Bolivarrek eta Pablo Morillo espainiarrak gerra arautu eta bi aldeen gehiegikeriak mugatzea negoziatu zuten arte[1].