Ireki menu nagusia
Kanpai-formako lurrontzien aztarnategiak; Iturria: Richard J. Harrison.[1]

Kanpai-formako lurrontzi edo kanpai-formako ontzi[2] Mendebaldeko Europan Kalkolitoan eta Behe Brontze Aroan garatu zen kultura arkeologikoa da. Frantsesez zein gaztelaniaz campaniforme izenarekin da ezaguna, eta ingelesez Beaker culture esaten zaio. Bere kronologia eta interpretazioa eztabaidagarriak dira eta hori buruzko literatura zientifiko zabala sortu dute. Erradiokarbonoak Europa osoko kanpai-formako ontzietan emandako datuei esker, aztarnarik antzinenak Behe Tajon (Portugalen) sortu zuten K.a. 2900 eta K.a. 2500 artean.[3] Beste adituek, berriz, K.a. 2400 inguru sortu eta K.a. 1800 inguru desagertu zela diote[4]

Kultura honen ezaugarri nagusia kanpai alderantzikatuaren itxura duten ontzi berezi dekoratuak dira, normalean Europa osoko hilobi-eremutan (Iberiar penintsula osotik, mendebaldeko Mediterraneoko uharteetan, Frantziako kostaldeetan, Britainia Handian eta Irlandan, Herbehereetan eta erdialdeko Europan zehar) topatu dituztenak.

Ontzi hauen egotea kobrearen metalurgiaren hedapenarekin lotura estua du, baita hedapen honen fosil indize bilakatzeko ere.[5]

ErreferentziakAldatu

  1.   Harrison, Richard John (1980) Ancient peoples and places» The beaker folk: Copper Age archaeology in Western Europe Londres: Thames and Hudson 97. orrialdea .
  2. Euskalterm: [Arkeologia Hiztegia] [2018]
  3.   Muller, J. (2001) Franco Nicolis ed. New radiocarbon evidence for European Bell Beakers and the consequences for the diffusion of the Bell Beaker Phenomenon Bell beakers today: pottery, people, culture, symbols in prehistoric Europe 59-75. orrialdea .
  4.   Bradley, Richard (2007) The prehistory of Britain and Ireland Cambridge University Press 144. orrialdea ISBN 0-521-84811-3 .
  5.   Fullola, Josep Mª; Gurt, Josep Mª (1992) La Prehistoria del Hombre (1. argitaraldia) Bartzelona: Salvat 74-76. orrialdea ISBN 84-8031-012-X .


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.