Kanon (artea)
Kanon giza gorputzaren edertasuna aztertzen duen araudia da. Kanonak gorputz-atalen irudikapenak gorde behar dituen proportzioak ezartzen ditu. Antzinateko egiptoarren artean pinturak eta eskulturak egiteko kanonen bat erabili bide bazen ere, greziarrei dagozkie ezagutzen diren lehen kanonak.
- Artikulu hau artearen araudia buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanon».
Hala, Polikletok bere idatzietan azaldu eta Doriforoa izeneko eskulturan gauzaturiko kanona ondoko eskulturaren eredu izan zen: gorputz osoak zazpi bururen luzera hartzen duen gizon gazte, sendo eta atletikoa. Gero, Lisiporen giza irudi estilizatuagoa izan zen Erromako arteak segitu beharko zuen kanona (gorputzaren luzera: zortzi buru). Vitruvio arkitekto erromatarrak giza neurriak eraikuntzara eraman zituen; haren ideiek eragin handia izan zuten Errenazimentuko artistengan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.