Kandil mendiak (kurdueraz: چیای قەندیل‎ Çiyayên Qendîl), Hegoaldeko Kurdistango zonalde menditsua Irakeko iparraldean kokatutak, Irak eta Iranen arteko mugan. Mendi hauek Zagros mendikatearen parte dira eta sarrera zailekoa da, eremu oso malkartsua du eta. Tontorrik garaiena, Kuhe Haji Ebrahim, 3.587 metrotan aurkitzen da.

Kandil mendiak
چیای قەندیل‎ / Çiyayên Qendîl
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak36°32′28″N 44°59′46″E / 36.5411°N 44.9961°E / 36.5411; 44.9961
MendikateaZagros mendiak
Eskualde geografiko Irakeko Kurdistan
Governorate of IraqArbil probintzia

Eremua ezaguna da Kurdistango Langileen Alderdia (PKK) erakunde ezkertiar kurduaren gotorleku nagusi izateagatik.Mendikatea Turkiako mugetan zehar sartzen da 30 bat kilometrotan. Hau baliatzen dute PKKko gerrilariak Turkiako estatuan sartu eta Turkiako ejerzituaren aurka borrokatzeko.

Hemen aurkitzen da ere, PKKrekin batera, Kurdistanen Bizitza Aske baterako Alderdia (PJAK). PKKk bezalaxe mendikatea Iraneko estatuan sartzea baliatzen duena Irango Guardia Iraultzaile Islamiarraren aurka borrokatzeko.

Hauek, beste talde batzuekin batera, bertako 50 km² kontrolatzen dituela estimatzen da. Honen eraginez, eremu hau hainbatetan Turkiako Aire Armadagatik bonbardatua izan da eta baita irandar artilleriarengatik.

Kanpo estekak aldatu