Kanda santutegia (japonieraz: 神田明神 Kanda-myōjin?) Tokioko santutegi xintoista bat da, Chiyoda auzoan kokaturik dagoena. Japoniaren alde bizitza eman dutenei dedikaturiko tenplua da. Daikokuten, Ebisu eta Taira no Masakado kami-ei dedikaturiko tenplua da eta jendea osasun eta oparotasun bila biltzen da bertan.

Kanda santutegia
Tokyo-jissha
Zuishin-mon atea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanChiyoda
ChōchōSoto-Kanda
Koordenatuak35°42′07″N 139°46′04″E / 35.70194°N 139.76778°E / 35.70194; 139.76778
Map
Historia eta erabilera
Kanda Matsuria
IzenaŌkuninushi (en) Itzuli
Sukunabikona (en) Itzuli
Taira no Masakado (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaIshi-no-ma-zukuri (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

730an fundatu bazen ere santutegia 1270 urtean eraiki zen. Hasiera batean Edo gazteluaren inguruan eraiki zen baina 1603an gaur egungo Kanda eremura aldatu zen. Suteek eta lurrikarek sarritan suntsitu dute eta gaur egungo eraikina 1934ean altxatutakoa da. Bigarren Munduko gerrako bonbaketek ez zuten kaltetu hala ere.

Egitura aldatu

Santutegirako sarrera Zuishin-mon (japonieraz: 隨神門?) ateak markatzen du, altzifre egurrez egindako bi solairutako ateak. Santutegiko eraikinak, tartean Honden eraikina, Gongen-zukui estiloan eraiki zen. Dena gorriz margotuta dago eta barnealdean urrezko eta barnizaturiko apaingarriak ditu.

Jaialdia aldatu

Urte bakoitietan Kanda Matsuri jaialdia ospatzen da, Tokioko hiru jaialdi xintoista handienen artean dago. Maiatzaren erdialdean izaten da. Urtarrilean Daikoku Matsuri ere ospatzen da baina jaialdi apalagoa da.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu