Kanbellu Eskiula herri biarnotar euskaldunaren mendi baten izena da. Mendiak piramide itxura du.

Elezaharrak eta sinesmenak aldatu

  • Kanbellu mendia urre bilatzaileen helburu izan da, zeren sinesmen askoren arabera mendi hau barrutik hutsa dago eta bertan Mairuen altxor handi bat iskutaturik dago.

1938. urtean Duguet izeneko gazte batek baimena eskatu zuen udaletxean mendi honen maldetan altxorra bilatzeko, eta eman egin zioten. Hala ere zera ezarri zioten baldintzatzat; altxorra topatuz gero zati bat udaletxera ematea. Hala ere bere bilaketa amaitu baino lehen gerrara joateko deitu zuten eta bertan hil zen.

Kanbellu mendiko altxorraren kontu hau Euskal Herrian zein Pirinio guztian erruz zabaldutako trikuharri, harpe zein mendietan ezkutatutako altxorren elezaharrekin bat egiten du.

Bibliografia aldatu

  • "Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica". Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.

Kanpo estekak aldatu