Ireki menu nagusia

Kanaria, kanarioa[1] edo kirrixkilet (Serinus canaria) fringillidae familiako hegazti paseriformea da.[2]

Kanario
Serinus canaria -Parque Rural del Nublo, Gran Canaria, Spain -male-8a.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaFringillidae
GeneroaSerinus
Espeziea Serinus canaria
Linnaeus, 1766

Makaronesiako Kanarietan, Azoreetan eta Madeiran hegazti autoktonoa da. Lehen karnabaren (Carduelis carduelis) edo etxe-txolarrearen (Passer canarius) ahaidetzat hartzen bazen ere, egun txirriskilarena dela badakigu.

12 cm inguru luze da. Lumarik gehienak berde horixkak ditu, baina emearen bizkarrekoak gris arreak izaten dira. Azores, Madeira eta Kanaria uharteetan bizi dira. Oso kantari onak izaten dira, eta zaletasun handia izan da kanarioetarako; Kanaria uharteak aurkitu bezain laster hasi ziren, 1393. urtean, kanarioak alde orotara zabaltzen. Kaiolako txori gisa oso erabilia da. Belar haziak jaten ditu batez ere. Beste txori mota batzuekin ere gurutzatu ohi da, karnabarekin, tarinarekin eta txontarekin besteak beste.

Kanariar palmondoarekin (Phoenix canariensis) batera, Kanarietako ikurra da, legeak dioenez.

ErreferentziakAldatu

  1. Hiztegi Batua Kanari.
  2. Snow, D. W.; Perrins, C. M. (1998) The Birds of the Western Palearctic concise ed. Oxford: Oxford University Press ISBN 0-19-854099-X.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanario  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Serinus_canaria


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.