Kamixin (errusieraz: Камышинtranslit.: Kamixin[1], Errusiako Volgograd oblasteko hiria da. Volgogradeko urtegiaren eskuineko ertzean dago (Volgaren ibilguan), Kamixinka ibaiaren estuarioan. Oblasteko hiriburua den Volgogradetik 167 km iparraldera eta Saratovetik 175 km hegoaldera dago. 2009an, 117.297 biztanle zituen[2].

Kamixin
Камышин
hiri handia
Kamyshin Historic Museum.JPG
Flag of Kamyshin.jpeg Kamyshin gerb big.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Volgograd oblasta
Hiri okrugaKamyshin Urban Okrug
Jatorrizko izenaКамышин
Posta kodea403870–403895
Geografia
Koordenatuak50°05′N 45°24′E / 50.08°N 45.4°E / 50.08; 45.450°05′N 45°24′E / 50.08°N 45.4°E / 50.08; 45.4
Azalera81 km²
Altuera50 m
Demografia
Biztanleria111.100 (2018ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−675 (2017)
Dentsitatea1.371,6 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1668
Telefono aurrizkia84457
Ordu eremuaUTC+04:00 eta UTC+03:00
admkamyshin.info

HistoriaAldatu

 
Volgako mapa errusieraz. Bertan, Kamixin (Камышин) agertzen da bere behe ibilbidean
 
XX. mendearen hasiera, Kamixingo Volgaren bazterra

Kamixin 1667an sortu zen Kamixinka ibaiaren ezkerraldean. Ingurua antzinatik da famatua Don eta Volga arroen arteko lurreko pasabide azkarra izateagatik itsasontzientzako, Kamixinka (Volgaren ibaiadarra) eta Ilovlia ibaiaren (Donaren ibaiadarra) iturburuak 4 km-ra baino ez daudelako. Beraz, konexio hori khazariarren herrialdearen aurkako inbasio bide bat izan zen. XVI. mendean, Selim II.a sultan turkiarra, leku horretan ubide bat eraikitzen saiatu zen. Urte batzuk geroago, Pedro I.ak gauza bera egiten saiatuko zen, zeinak, langileak babesteko, gotorleku bat eraiki zuen. 1710ean, biztanleria osoa kontrako ertzean kokatutako gotorlekura joan zen. Herriak Dmitrievsky zuen izena. 1780an, Kamixin izatera pasatu zen, eta, Katalina II.aren borondatez, hiri estatusa jaso zuen. XIX. mendean, hiria merkataritza-herri bilakatu zen zerrategi eta haize-errotekin. Aspalditik famatua da sandia ekoizteagatik.

GeografiaAldatu

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak ()      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.3 10.8 19.8 28.6 36.6 39.8 41.5 41.2 39.3 27.7 16.8 9.7 41.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -5.4 -5.1 1.6 14.1 21.8 27.0 29.5 27.7 20.7 11.5 2.4 -3.2 11.9
Batez besteko tenperatura (ºC) -8.3 -8.4 -2.0 9.1 16.3 21.5 23.9 22.2 15.7 7.5 -0.4 -5.9 7.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -11.2 -11.7 -5.6 4.1 10.8 15.9 18.2 16.6 10.7 3.6 -3.2 -8.5 3.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -31.7 -32.1 -24.2 -9.2 -1.1 4.2 6.0 3.8 -12.1 -11.1 -25.0 -26.7 -32.1
[erreferentzia behar]

DemografiaAldatu

bilakaera demografikoa
1897 1939 1970 1989 2002 2009
15.900 24.000 97.000 122.500 127 891 117 297

Pertsona ospetsuakAldatu

Senidetutako hiriakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia, alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. 156. araua
  2. Estadistikak Errusia. .

Kanpo estekakAldatu