Kamerun mendia
Kamerun mendia edo Fako (ingelesez Mount Cameroon edo Cameroon Mountain; frantsesez Mont Cameroun) Kamerungo sumendi aktiboa da, Gineako golkoaren ondoan kokatuta. Eskualdean Mongo ma Ndemi du izena (euskaraz "Handitasunaren mendia").
Kamerun mendia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4.095 m |
Prominentzia | 3.901 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 4° 13′ 00″ N, 9° 10′ 21″ E / 4.2167°N,9.1725°EKoordenatuak: 4° 13′ 00″ N, 9° 10′ 21″ E / 4.2167°N,9.1725°E |
Mendikatea | Kamerungo sumendi-lerroa |
Estatu burujabea | Kamerun |
Lurraldea |
Fako (en) ![]() |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1840ko hamarkadan, Joseph Merrick misiolariak (dokumentatua). |
Geologia | |
Material nagusia | basalto |
Kokapena, azken erupzioakAldatu
Mendia Kamerungo sumendi-lerroan kokatzen da, Nyos lakua eta Gineako golkoan dauden Bioko, Principe, Sao Tome eta Annobon uharteekin batera. Azken erupzioak 1999ko martxoaren 28an eta 2000ko maiatzaren 28an jazo ziren.
IgoeraAldatu
Nahiz eta Kamerun mendia Afrikako sumendirik handienetariko bat den, gailurra ailegatzera erraza da. Izan ere urtero ospatzen den Mount Cameroon Race of Hope lasterketaren txapedunak 4½ ordutan egiten du.
Mendia igotzeko lehendabiziko europarra Joseph Merrick misiolaria zen, 1840ko hamarkadan. Gero, Mary Kingsley esploratzaile ingelesak mendia igo zuen eta 1897ko Travels in West Africa bere liburuan azaldu zuen.