Kaltzedoniako kontzilioa

Kalzedoniako kontzilio» orritik birbideratua)

Kaltzedoniako kontzilioa[1] (antzinako grezieraz: Σύνοδος τῆς ΧαλκηδόνοςSynodos tēs Chalkēdonos; Laugarren kontzilio ekumenikoa) 451an egin zen Asia Txikiko Kaltzedonia hirian. Alexandriako Zirilok deitu eta Leon I.a aita santuak gidatu zuen urriaren 8tik azaroaren 1era bitartean. Eliza Katolikoak eta Ortodoxoak onartzen dute guztiz kontzilio hau, nahiz eta luterano eta anglikanoek ere garrantzitsutzat hartzen duten.

Kaltzedoniako kontzilioa
Irudia
Jatorrizko izena(grc) Σύνοδος της Χαλκηδόνας
Motakontzilio ekumeniko
Honen izena daramaChalcedon (en) Itzuli
Denbora-tarte451ko urriaren 8a - 451ko azaroaren 1a
Data451ko azaroaren 1a
Argumentu nagusiaKristologia
Monofisismo
Nestorianismo
KokalekuChalcedon (en) Itzuli
Agia Efimia church (Turkey) (en) Itzuli
AntolatzaileaMartziano
Partehartzaile kopuru350

Aurrekariak aldatu

Efesoko kontzilioan nestorianismoa gaitzetsi zuten. Nestorianoen iritziz, Jesukristoren giza izatea eta jainko izatea guztiz independenteak ziren, hau da, Jesus aldi berean gizaki eta Jainko zen baina izaera bakoitzak ez zuen zerikusirik bestearekin. Alexandriako Zirilok kontrako iritzia defendatu zuen kontzilioan, eta garaile atera zen.

Hala ere, nestorianismoaren jarraitzaileek uste zuten Zirilok Kristoren bi izaerak ukatu zituela. Ziriloren arabera izate bakarra zegoen, Jainkoaren Hitza gizaki bihurtua. Gatazka hau ediktu bidez konpondu zen 433an.

Eutikes aldatu

Zirilo hil ostean, bere jarraitzaile Eutikesek beste modu batean adierazi nahi izan zituen Ziriloren ikuspuntuak. Bere arabera, Jesukristoren giza izatea jainko izatearen azpian disolbaturik zegoen eta, ondorioz, izate bakar bat osatzen zuten. Teoria honi monofisismo deitu izan zitzaion (monos bakarra eta physis izatea).

Ideia berri hauek gatazka sortu zuten Elizan. Konstantinopoliseko patriarka izan zen monofisismoaren aurka gogorren jokatu zuena eta sinodo bat egin zuten monofisismoa gaitzesteko. Eutikesek uko egin zion bertan erabakitakoa onartzeari (izate bikoitza defendatzen zuten sinodoko partaideek).

Eutikesen jarraitzaileek Efeson sinodo bat egin zuten eta Konstantinopoliseko patriarka kanporatu egin zuten. Leon I.a aita santuak egoera ikusita eta Teodosio II.aren heriotzaren ondoren kontzilioa batzea lortu zuen, nahiz eta Erromatik urrun, Kaltzedonian, bildu.

Kontzilioa aldatu

Kontzilioan 600 gotzain inguru batzartu ziren. Monofisismoa gaitzetsi egin zen eta Eutikesen jarraitzaileek Aita Santuaren epistola onartu behar izan zuten Elizan jarraitu ahal izateko. Zenbaitzuk uko egin zioten onarpen horri eta kanporatu egin zituzten.

Kontzilioaren ondorioz, monofisismoaren jarraitzaileak Elizatik alde egin behar izan zuten. Inperio bizantziarreko elizbarrutietan gatazka handiak izan ziren monofisista eta ortodoxoen artean. Gaur egun Ekialdeko Eliza Ortodoxo deitutakoek ez dute kontzilio hau onartzen (armeniarrak, koptoak, etiopiarrak, malankararrak, etab.).

Hau izan zen Kaltzedoniako kontzilioan onartu zen fede-aitormena:

« Gure gurasoei jarraituz, aho batez irakatsi eta aitortzen dugu Seme bat eta bakarra dela, Jesu Kristo gure Jauna: Jainkotasunean perfektua eta gizatasunean perfektua, egiazko Jainkoa eta egiazko gizona, arrazoidun arima eta gorputzezkoa. Aitaren izate berekoa jainkotasunean eta gure izate berekoa gizatasunean; gu bezalakoa "bekatua ez beste guztian". Aitarengandik sortua denbora guztien aurretik bere jainkotasunari dagokionean eta azkenaldi honetan, guregatik eta gure salbamenagatik, gizatasunerako jaioa Andre Maria Jainkoaren Amarengandik.

Aitortzen dugu Kristo, Jauna, bat eta bakarra, sortutako Seme bakarra, bi izatez ezagutzen dugula nahasta, aldaketa, bereizketa edo banaketa gabe. Izate bien arteko bereizketa ez da inoiz batasun hori dela eta apurtu, baina izate bakoitzaren berezko ezaugarriak bere horretan gorde dira pertsona bakarra eta izate bakarra sortzean.

»


Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2018]

Kanpo estekak aldatu