Ireki menu nagusia

Kalpona Akter (Chandpur, Bangladesh, 1976) Bangladesh Center for Worker Solidarity (BCWS)-Langileen Solidaritaterako Bangladesheko Zentroko zuzendari exekutiboa da. Alison Des Forges Human Rights Watcheko saria lortu zuen giza eskubideen alde egindako lanari esker.

Kalpona Akter
Kalpona Akter.jpg
Bizitza
Jaiotza Chandpur District Itzuli1976  (42/43 urte)
Herrialdea  Bangladesh
Lehen hizkuntza bengalera
Jarduerak
Jarduerak aktibista

BiografiaAldatu

Kalpona jantzigintza industrian lanean hasi zen 12 urte zituela. Hilean 6 dólar irabazten zituen. Nerabea izanik, lanetik egotzi eta zerrenda beltz batetan sartu zuten bere fabrikan sindikatu bat sortu nahi izateagatik. 16 urterekin lan egiten zuen enpresako sindikatuko ordezkari izendatu zuten.[1]

Kalpona lan eskubideen defendatzailea da, internazionalki ezaguna. Nazio Batuetan parte hartu du, eta baita AEBetako Kongresuko kideentzako bilera informatiboetan ere, besteak beste; Bangladesheko jantzigintzako langile emakumeen eguneroko egoera tamalgarria salatzeko.[2][3]

Nazioarteko komunikabideek hainbatetan elkarrizketatu dute, hala nola: The Guardian,[4]​ Democracy Now [5] ​ eta BBC,[6] batez ere Tazreen Fashions-eko sutearen ondoren, eta Rana Plaza eraikuntzaren kolapsoa eta gero

Bangladesh Center for Worker Solidarity (BCWS)- Langileen Solidaritaterako Bangladesheko Zentroa herriko lan erakunde eraginkorrenetarikotzat dute lan eskubideen aldeko nazioarteko mugimenduak eta nazioarteko jantzigintza elkarteek. Levi Strauss & Co. L BCWSri buruz esan du “mundu mailan errespetatua den lan eskubideen erakunde bat da, ezinbestekoa Bangladesheko jantzigintza industriako lan hausteak dokumentatzeko eta zuzentzeko”.[7]

2013an, inbertitzaile bati esker, Walmart-eko akziodunen batzarrean hitz egiteko aukera eduki zuen.[8] 14.000 inbertitzaileen aurrean fabrika seguruagoak eta langileentzako lan baldintza hobeak eskatu zituen. Sindikalista gisa bere lanaren barne dago Bangladesen gertatzen ari dena munduari zabaltzea eta dokumentatzea.

SariakAldatu

·  2016 – Alison Des Forges Human Rights Watcheko saria giza eskubideen alde egindako lanari esker.[9][10]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  “La moda rápida mata” . Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .
  2. (Gaztelaniaz)  Makazaga, Iñaki (2018-04-24) «“No pido el boicot a las marcas, sino un consumo responsable”» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .
  3. (Gaztelaniaz)  «"Si compras ropa barata no está ganando la trabajadora, sino la compañía que hace negocio con ella"» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .
  4. (Ingelesez)  Greenhouse, Steven (2015-03-15) «Bangladesh labor leader arrested during Rana Plaza protest in New Jersey» the Guardian . Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .
  5. (Ingelesez)  «Shows featuring Kalpona Akter | Democracy Now!» Democracy Now! . Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .
  6. (Ingelesez)  North, Andrew (2013-05-14) «Pressure tells on Bangladesh retailers and government» BBC News . Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .
  7. (Gaztelaniaz)  Galarraga, Naiara (2013-12-23) «Kalpona Akter, la sindicalista más carismática de Bangladesh» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .
  8.   RespectRide (2013-06-10) Kalpona Akter at Walmart's Annual Shareholder Meeting . Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .
  9. (Ingelesez)  «Kalpona Akter, Bangladesh» Human Rights Watch 2016-09-01 . Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .
  10. (Gaztelaniaz)  «Homenaje a activistas por los derechos humanos» Human Rights Watch 2016-09-01 . Noiz kontsultatua: 2018-06-27 .

Kanpo loturakAldatu