Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxea (Orio)

eraikitako euskal ondare nabaria Orion

Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusia kaleko 15. zenbakian. Pilliku plazan dago, Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroaren alboan eta Uzkun etxearen parean.

Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Orio)
Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrio
Koordenatuak43°16′36″N 2°07′37″W / 43.27679°N 2.12708°W / 43.27679; -2.12708
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
EJren ondarea10

Orube edo lote bakarreko etxea da, hiru solairuduna, eta alboko antez itxitako fatxadaduna. Beheko solairua harlanduzkoa da, eta bi ate eta bi leiho ditu. Ate batek, gurdiena, erdi puntuko arkua dauka, beste ateak, oinezkoena, ateburu landua dauka. Gurdien atearen gainean, armarri gisa arrano txiki baten taila bat dago.

Goiko bi pisuak zur bilbatuzkoak dira, harlangaitz-hormazko plementueriaz. Ate bakoitzean lau bao, leiho angeluzuzen eta simetrikoak lehenean eta leihatila eta bi ate-balkoi bigarrenean, hormigoizko plakadun balkoia azaltzen. Leihoetako barlaseiek moldura hornigarri hortzduna dute, ziur asko XVI. mendekoa

Pilliku plaza, ezkerrean, Kale Nagusiko 15. zenbakiko etxea, eta eskuinean, Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroa.

Kanpo estekak aldatu