Kaiku (jaka)

Artikulu hau usadiozko euskal jakari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kaiku».

Kaikua (Bizkaian Mendigoizale ere deitua) Euskal Herriko usadiozko jaka bat da.

Kaikua jantzita duten bi txistulari Leioan.

JatorriaAldatu

Kaikuaren jatorria mendia eta artzaintzari estuki lotua dago. XX. mendearen hasieran mendigoizale edo mendizaleak erabiltzen hasi ziren, eta Espainiako Gerra Zibilean Eusko Gudarosteko batailoien gudarien ohiko jantzia ere izan zen.

JakaAldatu

Kaikua artilez eginiko jaka lodi bat da, bere inguru guztian errefortzuak dituelarik. Kolore ezberdinetakoak izan ohi dira, halere ohikoena urdin ilunak izatea da. euskal gaiei buruzko marrazkiak izan ohi dituzte, Lauburua, Zazpiak Bat edota euskal herrialdeetako armarriak.

UsadioaAldatu

Kaikuaren erabilera handiena Bizkaian kokatzen da. Halere, Euskal Herriko leku askoetan Gabonetan, Olentzeroaren etorrerarekin batera, ohikoa da haurrek kaikua janztea. Bestalde, jai egun nabarmenetan janzten duen jende heldua ere badago, adibidez Aberri Egunean.[1]

Dantza eta abesbatza taldeek ere janzten dute, bereziki txistulari taldeek.

ErreferentziakAldatu

  1. Kaiku. Proyecto Trame. (Gaztelaniaz)

Kanpo estekakAldatu