Kai Nakai

musika urbanoa lantzen duen arabar abeslaria eta musikagilea

Iratxe Aguilera (Gasteiz, 1996ko apirilaren 29a), Kai Nakai izen artistikoaz ezagunagoa, musika urbanoa lantzen duen gasteiztar abeslaria eta musikagilea da. Musika urbanoa abesten du, gehiena reggaetoia, nahiz eta pop, trap eta disko bezalako beste genero batzuk ere eskaintzen dituen. Musika euskaraz egiten du eta aldarrikatzen du genero hori ere feminista izan daitekeela.[1][2] [3][4][5]

Kai Nakai

Bizitza
JaiotzaGasteiz1996ko apirilaren 29a (27 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikaria
InfluentziakMaría Becerra, Lola Indigo eta Rosalía
Izengoitia(k)Kai Nakai
Genero artistikoapop musika
Latin music (en) Itzuli
musika elektronikoa
Musika instrumentuaahotsa

kainakai.com
Facebook: kainakaimusic Twitter: kainakaimusic Instagram: kai.nakai TikTok: kai.nakai Badok: kai-nakai Spotify: 0GP2zDWE9cHUACC3RvmycX iTunes: 1502276700 Deezer: 87948512 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2019an Durangoko Azokako Sormen Beka irabazi zuen musika urbanoa, euskaraz eta feminista egiteari buruzko proposamenarekin.[6]

2020an ekin zion musika urbanoa egiteari, Kai Nakai goitizenarekin.[1] Izen artistikoak bere identitateari erreferentzia egiten dio: kai hitz euskaldunaren eta nakal hitz indonesiarretik ("bihurri" esan nahi du) eratorritako nakai hitzaren batura da.[7]

2020ko abenduan aurkeztu zuen Baimenik Gabe lehen diskoa Durangoko Azokan.[2][8] Album horretan, askatasuna sustatzen duten letrei esker, gizarteak urteetan ezarri dituen patroiak deuseztatu nahi ditu.

2021ean EP bat atera zuen, Maitia izenekoa. Hor, maitasun-istorio baten faseak aurkezten dira, bost abestiren bidez: lehen maitasunetik hasi, maitasun toxikotik igaroz, norberaren maitasuna, maitemina eta benetako maitasuna lortu arte. Bestalde, bi single atera zituen: 15K (Hamabostmila) eta Nahikoa Dela, Beldur Barik 2021 lehiaketaren abestia izan zena.

2022an TIRA singlea atera zuen.

Diskografia aldatu

Albumak aldatu

EP-ak aldatu

  • Maitia (2021, autoekoizpena)[9] - 5 abestiko EPa

Singleak aldatu

  • TIRA (2022)
  • Zalantzarik Ez (2021)
  • 15K (Hamabostmila) (2021)
  • Nahikoa Dela (2021)
  • Ipuinik Ederrena (Akustikoa) (2021)
  • Ez Dakit (2020)
  • Emoiztazu Bihotz (2020)
  • Kolpe (2020)

Erreferentziak aldatu

  1. a b Buruaga, Mikel. (2020-04-18). «Iratxe Aguilera, Kai Nakai: "Dakarguna periferiatik dator; ez da betidanik entzun dugun euskal musika"» Alea (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  2. a b Satrustegi, Iñigo. (2020-04-18). «Askatasunerako deia, doinu dantzagarriekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  3. «Kai Nakai, abeslaria» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-27 (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  4. Astiz, Iñigo. «Kai Nakai: reggaeton euskaldun eta ahaldundua» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  5. Imaz, Andoni. «Agertokiko hitzak eta ekintzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  6. «Iratxe Aguilera musikari urbanoarentzat Durangoko 54. Azokako Sormen Beka» Diario Vasco 2019-12-06 (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  7. «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  8. «Kai Nakai, Plateruenako oholtza gainean» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
  9. «Maitia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).