Kafe-kapsula azken urtetan asko zabaldu den kafea egiteko sistema da. Ontzi txiki batean eta filtro batez kafe-dosi bat biltzen da, egiteko prest. Kapsula horiek ezin dira tresna tradizionaleta egin, kapsula eredu bakoitzarako egokitutako makina berezietan. Ekologiaren ikuspuntutik sistemak kritika asko jaso ditu eta mota batzuk zenbait tokitan, esaterako Hamburgon[1] debekatu edo debekatzeko prozesuan daude.[2]

Nespresso kafe-kapsulak.
Kapsula batzuek hondakin asko sortzen dituzte.
Kapsula hauek erabiltzeko egokitutako tresna bereziak behar dira.

Historia aldatu

Egungo kafe kapsulak Eric Favre ingeniari aeroespazialak sortu zituen. Favre Nestlé konpainian hasi zen lanean 1975an. Antza denez, bere emaztearen txantxen ondorioz asmatu zuen: emazteak, italiarra bera, adarra jotzen zion esanez suitzarrek kafe egiten ez zekitela. Iritzi hori desestatzeko kapsulen lehen prototipoa prestatu zuen. Konpainiari ez zitzaion gustatu baina, azkenik, 1986an, Nespresso sortu zuten. Eric Favre zuzendari orokorra izendatu zuten. Asmatzailea Nestle lantegia 1975an utzi zuen.[3]

Ezaugarriak aldatu

Kaf-kapsulak desberdinak daude. Normalean dosi bakoitzak 7 gramu inguru ditu, kafe-katilu bat egiteko haina. Irazki bat dauka ura igarotzeko. Ura denbora gutxi egoten da kafearekin kontaktuan eta, ondorioz, zapore desatseginak (azidoa, gatzatia) sortzen dira; hori konpentsatzeko kafea gehiago txigortu behar da. Esan daiteke, beraz, kafe hori txarragoa dela eta oso garestia.

Kapsula motak aldatu

  • FAP kapsulak

Plastikoz eginak daude eta goitik eta azpitik zulatuak daude. Diametroaren arabera 39ko mm.koa (Espresso Point kafeterekin erabiltzeko) eta 36 mm.koa, Termozeta edo Espresso Cap kafeterekin erabiltzeko.

  • Nespresso®* kapsulak eta bateragarriak

Nespresso kafeterekin erabiltzeko dira. 5 gramu inguru dituzte. Materialaren arabera mota desberdinak daude:

  • Alumniozkoak: hermetikoki itxita daude. Kafeterak zulatu egiten ditu kafea prestatzeko unean.
  • Autobabestuak: plastikoskoak dira eta goiko partean alumniozko tapakitxo daukate. Aurrekoan bezala, makinak zulatu behar ditu.
  • Plastikozkoak: hauek bilduta egon behar dira kafea babesteko zeren eta alde batetik irekita egon behar dira.
  • Caffitaly motatakoak. Hauek Italian 2004an sortu ziren. 8 gramu eduki ditzakete, beraz, kantitate handiagoa. Sistema librea da, hau da, edozein markak erabil dezake; hauek dira batzuk: Stracto, Fortaleza, Chicco d'Oro, Crem CAFFÉ eta ÉCaffé.

Kafe bakarrik ez aldatu

Kaf-kapsulak izan zuten arrakasta ikusita, beste motatakoak kaleratu dituzte:

Ekologismoaren kritikak aldatu

Ontzi hauek hondakin asko sortzen dituzte. Hau larriagoa da kontutan hartzen badugu erabilera bakarrekoak direla. Birziklatzeko materialak (plastikoa, aluminioa) eta materia organikoa bereizi behar da. Azken urtetan biodegradagarriak diren kapsulak sortu dira, konpostatzeko modukoak, esaterako Baque lantegiak sortutuakoak.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu