Alderdi Konstituzionalista Demokrata

Kadeteak» orritik birbideratua)

Alderdi Konstituzionalista Demokrata (errusieraz: Конституционно-демократическая партияtranslit.: Konstitutsionno-demokraticheskaya partiya), Konstituzionalista-Demokratak eta Kadeteak moduan ere ezagunak, 1905ean sortutako Errusiako alderdi burges-liberal bat zen, monarkia konstituzionalaren aldekoa[1].

Alderdi Konstituzionalista Demokrata
Datuak
Izen laburraKD
Motapolitical party in the Russian Empire (en) Itzuli, former liberal party (en) Itzuli eta alderdi politikoa
HerrialdeaErrusiar Inperioa
Ideologiasozioliberalismoa, Parlamentarismoa, konstituzionalismoa eta pluralismoa
Kokapen politikoazentrismo eta zentro-ezkerra
Agintea
LehendakariaPavel Miliukov
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1905eko urriaren 18a (juliotar egutegia)
Sortzailea
Desagerpena1917ko azaroaren 28a (juliotar egutegia)
Koloreak    

Historia

aldatu

Kadeteek tsarismoarekin itunak egitearen alde egin zuten eta guda inperialista bultzatu zuten. Otsaileko Iraultza burgesak tsarra uzkaili ostean, burgesia handi ustez “demokratikoaren” ordezkari gisa, hitzez otsaileko iraultza babestera beharturik aurkitu baziren ere, finez, errepublika berriaren aurka konspiratzen zuten. Errusiako Behin-behineko Gobernuaren, burgesaren, sostengu nagusietako bat izan zen: halaxe, bere politika, langileen aurkako errepresioan, lur-jabeen lurrak banatzen zituzten nekazariak jazartzean, Sobieten aurkako probokazioak eta mehatxuak burutzean (hauen deuseztatzea eskatzen zuten) eta guda inperialistan kosta ala kosta jarraitzean oinarritzen zen[1].

Otsaileko Iraultzaz geroztik, Errusiako alderdirik atzerakoiena eta eskuindarrena izan zen. Irailean Korniloven estatu-kolpea babestu zuten. Urriko Iraultza Sozialistaren etsai porrokatuak izan ziren eta Guda Zibilean Armada Zuriaren zutabe politiko nagusia izan ziren[1].

Alderdi honen burua Pavel Miliukov (1917eko otsailetik apirilera Kanpo Arazoetarako ministroa) zen, eta beste militante ezagun batzuk Georgi Lvov (1917ko otsailetik uztailera Errusiako lehen ministro), Aleksandr Konovalov, Nikolai Nekrasov (1917ko uztailetik urrira Gobernuburu-orde), Vasili Maklakov, Andrei Xingariov (1917eko martxo eta apiril artean Elikadura ministro, 1917eko maiatza eta uztail artean Finantza ministro); Fiodor Kokoxkin eta Fiodor Roditxev izan ziren[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Kadeteak (demokrata-konstituzionalistak), K17, 2017-05-09. CC0 Domeinu Publikoa

Kanpo estekak

aldatu