Ireki menu nagusia

Eiji Kabashima (japonieraz: 椛島 永次 Kabashima Eiji?, Yanagawa, Fukuokako prefektura, Japonia, 1969ko ekainaren 19a) , ezagunagoa Kaba-chan (japonieraz: KABA.ちゃん?) izen artistikoaz, japoniar emakumezko tarento eta koreografo transgeneroa da. New Yorken dantza ikasi eta gero, Japoniara itzuli zen eta Dos[1] musika taldeko kide izateko hautatua izan zen. Dos taldean egiten zuen pertsonaia bitxiagatik ezaguna, 2002an Dancing Sanma Palace telebista programako saio batean agertu zen. 2002tik 2005era Waratte Iitomo! telebista programako epaimahaikidea izan zen.

Kaba-chan
Bizitza
Izen osoa 椛島 永次
Jaiotza Yanagawa eta Fukuoka1969ko ekainaren  19a (50 urte)
Herrialdea  Japonia
Jarduerak
Jarduerak koreografoa, Tarentoa eta dantzaria
Izengoitia(k) KABA.ちゃん

Kaba-chan bi alditan lehiatu zen Shall We Dance? (japonieraz: シャル・ウィ・ダンス? Sharu Wi Dansu??) programan (Dancing with the Stars programaren japoniar bertsioa).[2]

2015eko abuztuaren 17an Kaba-chanek adierazi zuen sexua berresleitzeko ebakuntza egin zuela.[3]

ErreferentziakAldatu

  1.   KABA.ちゃん - プロフィール - Yahoo!人物名鑑 . Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 22a .
  2.   シャル・ウィ・ダンス?[オールスター社交ダンス選手権] jatorrizkotik artxibatutakoa 2008ko abenduaren 31(e)an . Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 22a .
  3.   . Noiz kontsultatua: 2018ko otsailaren 22a .