Kärdla
Kärdla (suedieraz: Kärrdal, alemanez: Kertel), Estoniako Hiiumaa uharteko hiri bakarra eta Hiiu konderriaren hiriburua da.
Kärdla | |||
---|---|---|---|
city (en) ![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Hiriburua | Hiiu konderriaren hiriburua | ||
Posta kodea | 92401 – 92420 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 58°59′40″N 22°45′00″E / 58.9944°N 22.75°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 4,5 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.230 (2019ko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 713,02 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
http://www.kardla.ee/ www.kardla.ee/ |
GeografiaAldatu
Kärdla, Hiiumaaren ipar-ekialdeko kostaldean dago, Taresteko Golkoaren ondoan. Hiriaren hego-ekialdean, Kärdlako kraterra dago, meteorito batek sortua eta 455 milioi urteko adina duena. Hiritik, zenbait errekazto igarotzen dira. Kärdla, putzu artesiar ugari ere badago.
HistoriaAldatu
Kärdla, lehen aldiz, 1564an aipatu zen, suediarrek populatutako herri bat bezala. Bere hazkuntza, 1830ean sortutako oihal lantegiaren sorreragatik nabarmenki eragina egon zen. 1849an, portu bat eraiki zen. Portua eta lantegia, Bigarren Mundu Gerran suntsituak izan ziren. Kärdlak, burgu estatusa jaso zuen 1920an, eta hiri estatusa 1938an.
Hiriko beste toki batzukAldatu
BiztanleriaAldatu
1897 | 1922 | 1934 | 1939 | 1959 | 1970 | 1979 | 1989 | 2000 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1718 | 1580 | 1454 | 1524 | 2688 | 2969 | 3426 | 4126 | 3672 | 3634 |
Kärdlatar famatuakAldatu
- Eveli Saue (1984), biatleta
- Erkki-Sven Tüür (1959), musikagilea
- Heiki Nabi (1985), borrokalaria