Jutlandia

Jutlandia penintsula» orritik birbideratua)

Jutlandia[1] (danieraz: Jylland; alemanieraz Jütland) Ipar-mendebaldeko Europako penintsula da, Danimarkako alde kontinentala eta Alemaniako iparraldea (Schleswig-Holstein estatua) barnean hartzen duena. Mendebaldean Ipar itsasoa du, iparraldean Skagerrak, ipar-ekialdean Kattegat eta ekialdean Baltikoko daniar uharteak. 29.766 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2.257.741 biztanle inguru ditu.

Jutlandia
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko eta penintsula
Azalera29.777 km²
EponimoaJuto
Geografia
Map
Koordenatuak55°37′46″N 9°12′04″E / 55.62955°N 9.20105°E / 55.62955; 9.20105
Honen parte daIparraldeko Europako ordokia
Ur-gorputzaIpar itsasoa

Jutlandiako lurraldea laua eta hareatsua da eta aintzira txiki asko du. Laborantza zaila da eremu horietan eta asko hedatu da abeltzaintza (behi azienda bereziki). Janari industria, mekanika industria eta ontziolak dira jarduera ekonomiko nagusiak. Bi herrialde hartzen ditu Jutlandiak Danimarkan: Ipar Jutlandia (Nordjylland, 6.173 km2 eta 483.381 biztanle. Hiriburua: Aalborg) eta Hego Jutlandia (Sønderjylland, 3.938 km2 eta 249.805 biztanle. Hiriburua: Aabenraa).

Geografia

aldatu
 
Dunak Ipar Itsasoko ertzean dagoen hondartza batean.

Geografikoki eta historikoki Jutlandia osatzen dute Hego Jutlandia, Mendebaldeko Jutlandia, Ekialdeko Jutlandia (Mols barne) eta Ipar Jutlandia (Himmerland, Vendsyssel eta Thy barne) eskualdeek. Beste garai batzuetan beste izendapen batzuk egon ziren: Nørrejyllland, Sydvestjylland, Nordvestjylland eta Slesvig.

Iparraldeko zonaldea Limfjord-eko ur-kanalak banatzen du beste alde kontinentalarekin. Ipar Jutlandiako uhartea izena hartzen du edo Vendsyssel-Thy.

Læsø, Anholt eta Samsø uharteak Kattegat-en eta Als Itsaso Baltikoaren hegoaldean administratiboki eta historikoki lotuta dago penintsula honekin, azkenak autonomia handiagoa duen arren. Wadden Itsasoko uharte daniarrak eta Ipar Frisiako uharte alemaniarrak kokatuta daude Jutlandiako hego-mendebaldeko kostaldean, Alemaniako Badian.

Historia

aldatu

Lehenengo garaiak

aldatu

Jutlandia izena bertan V. mendean bizi ziren jutoetatik dator.

Herri zinbriarrak eta teutoiak bizi izan ziren Jutlandian K.a. IV. mendeetatik aurrera. Augustoren garaian erromatarrek hartu zituzten lurralde haiek; ondoren saxoiak, angloak eta jutoak finkatu ziren han, gero Britainiako uharteetara jo zutenak. Daniarrak, vendo eslaviarrak eta vagrioak finkatu ziren han ondoren. Godofredo Jutlandiakoa Karlomagnoren aurka borrokatu zen VIII. mendean; IX. mendean hasi zen Jutlandia kristautzen. XI. mendean Danimarkako koroaren pean geratu zen.

Jutlandiako gudua

aldatu

Lehen Mundu Gerran, 1916ko maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean izan zen itsas gudua, itsas armada ingelesa eta Alemaniako ontzidiaren artean; Ipar itsasoko nagusigoa zegoen jokoan. Ingelesek baino galera txikiagoak izan zituzten alemaniarrek eta aurrez galdutako portu txiki batzuk berreskuratu zituzten, gainera, baina Ipar itsasoko sarrera ontzi ingelesen begiradapean geratu zen eta Atlantiko aldeko biderik gabe geratu ziren alemaniar ontziak.

Schleswig-Holstein bere hegoaldeko aldea, historian zehar bai daniarren bai alemaniarren eskuetan izan da. Azkeneko aldaketa Lehenengo Mundu Gerraren ondoren gertatu zen, Danimarka Schleswigeko zati bat (danieraz: Slesvig) lortu zuenean.

Demografia

aldatu

Jutlandiak 29.775 km²-ko azalera du eta 2.491.852 biztanle (2004an). Eskualdeko hiri nagusiak hauek dira:

Erreferentziak

aldatu
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-12).

Kanpo estekak

aldatu