Justus Lipsius, baita ere Jodocus edo Joost Lips, gaztelaniazJusto Lipsio (Overijse, Flandriako Brabante, 1547ko urriaren 18a -Lovaina, 1606ko martxoaren 23a) filologo eta humanista flandiar ospetsua izan zen.[1] XVI. mendeko jakitun ezagunetariko bat izan zen. Askotan Joseph Justus Scaliger eta Isaac Casaubon idazleekin batera aipatu izan da. Zenbait tokitan idazle espainiarra bezala aipatua izan da urte haietan Flandria Espainiaren eskuetan zegoelako.

Justus Lipsius

rector magnificus of Leiden University (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaOverijse1547ko urriaren 18a
HerrialdeaEspainiar Herbehereak
BizilekuaLeiden
HeriotzaLovaina1606ko martxoaren 23a (58 urte)
Hezkuntza
HeziketaOld University of Leuven (en) Itzuli
UCLouvain
Hezkuntza-mailaZuzenbiden Doktorea
Doktorego ikaslea(k)Erycius Puteanus (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Muretus (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgramatikaria, historialaria, filosofoa, Ikasketa klasikoetan aditua, filologoa, humanista, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Lantokia(k)Jena
Leiden eta Lovaina
Enplegatzailea(k)Leidengo Unibertsitatea  (1578ko apirilaren 15a (egutegi gregorianoa) -  1591)
Lan nabarmenak
Mugimenduahumanismoa
Estoizismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Lipsius Cornelis Galle Zaharraren arabera.

Biografia

aldatu

Koloniako Jesuitekin ikasi zuen; haiekin bere literatura klasikoarekiko zaletasuna handitu zen. 1579an sortu berria zegoen Leidengo Unibertsitatean iraskaten hasi zen. Bere bizitzaren azkeneko urtetan Lovainako Unibertsitate Katolikoan latin irakatsi zuen bestetik. Baina beste ubnibertsitateetan ere irakatsi zuen, esaterako Jenako Unibertsitatean.

Liburu asko idatzi zuen estoizismoaren filosofia-mugimendua berreskuratzeko asmoz. Bere helburua estoizismoa kristautasunarekin bateragarria egitea izan zen; horretarako Senekaren obra oinarritzat hartu zuen. Bere lanen artean ezagunena De constantia da. Bere ideiek eragin handia izan zuten eta intelektual garaikide askok haren eragina jaso zuten, tartean Francisco de Quevedo idazle espainiarra. Mugimendu hori neoestoizismo bezala ezagutu zen.

Peter Paul Rubens bere laguna eta jarraitzailea izan zen eta horregatik bere erretratua margotu egin zuen.

Haren liburu guztiak latinez idatziak daude.

  • Hortorum lib. IV. Cum Disputatione de cultura hortensi. Joan. Meursii fil. Arboretum sacrum. Angeli Politiani Rusticus. Adhaec Lipsii Leges hortenses et Lazari Bonamici carmen De vita rustica, Éd. René Rapin, Ultrajecti, Apud J. Ribbium, 1672
  • I. Lipsi Satvrnalivm sermonvm libri dvo, qui de gladiatoribus, Lvgdvni Batavorvm, Ex officina Plantiniana, apud Franciscum Raphelengium, 1590
  • Iusti Lipsi Politicorum sive Civilis Doctrinae Libri Sex (Quid ad Principatum maxime Spectant), Lugduni, In Officina HVG. A Porta, Apud Fratres de Babiano, 1592
  • Iusti Lipsi Epistolae Pars III, 1588–1590 Eas ediderunt, adnotatione critica instruxerunt, notisque illustrarunt Sylvette Sué & Hugo Peeters, Brussel, Koninklijke Academie voor wetenschappen, letteren en schone kunsten van België, 1987
  • Iusti Lipsi Epistolae quam curavit edendam Jeanine De Landtsheer, Brussel, Koninklijke Academie voor wetenschappen, letteren en schone kunsten van België, 1994
  • Iusti Lipsi saturnalium sermonum libri duo, qui De gladiatoribus, Antverpiae, Ex officina Plantiniana, apud Ioannem Moretum, 1604, 1598
  • Iusti Lipsis Epistolae Pars XIII, 1600, Brussel, Koninklijke Vlaamse Academie van België voor wetenschappen en kunsten, 2000
  • De amphitheatro liber: in quo forma ipsa loci expressa, et ratio spectandi, cum aeneis figuris, Lugduni, Batavorum, Ex officina Christophori Plantini, 1584
  • Justi Lipsi de amphitheatris quae extra Romam libellus: in quo formae eorum aliquot & typi, Antverpiae, apud Ch. Plantinum, 1584
  • Iusti Lipsi Saturnalium sermonum libri duo: qui de gladiatoribus, Éd. Jan Moretus, Antverpiae, ex officina Plantiniana, apud Ioannem Moretum, 1604
  • Iusti Lipsi de Cruce: ad sacram profanamque historiam utiles, Éd. Jan Moretus, Antverpiae, ex officina Plantiniana, apud Ioannem Moretum, 1593

Erreferentziak

aldatu
  1. Pérez, Joseph, 'El modelo flamenco en Castilla'. Werner Thomas, Robert A. Verdonk (ed.): Encuentros en Flandes: relaciones e intercambios hispanoflamencos a inicios de la Edad Moderna, Leuven University Press, 01-01-2000, 103 or.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Justus Lipsius