Juste la fin du monde (filma)

Juste la fin du monde (euskaraz Soilik munduaren amaiera) 2016ko Xavier Dolan kanadar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako drama film bat da. 1990eko Jean-Luc Lagarce frantziar antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Nathalie Baye, Vincent Cassel, Gaspard Ulliel, Léa Seydoux eta Marion Cotillard aktoreek antzeztu zuten.

Juste la fin du monde (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2016
Jatorrizko izenburuaJuste la fin du monde
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
Jatorrizko herrialdeaKanada eta Frantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena97 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Xavier Dolan (en) Itzuli
[[Kategoria:Xavier Dolan (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Xavier Dolan (en) Itzuli
[[Kategoria:Xavier Dolan (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaXavier Dolan (en) Itzuli
Sylvain Corbeil (en) Itzuli
Nancy Grant (en) Itzuli
Nathanaël Karmitz
[[Kategoria:Xavier Dolan (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Sylvain Corbeil (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Nancy Grant (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaXavier Dolan (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaGabriel Yared
Dominique Dalcan (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaAndré Turpin
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt4645368 Filmaffinity: 826574 Allocine: 237510 Rottentomatoes: m/its_only_the_end_of_the_world Allmovie: v658671 Metacritic: movie/its-only-the-end-of-the-world
Twitter: xdolan_sekai Edit the value on Wikidata

2016ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma sariarengatik lehiatu zen. 89. Oscar Sarien ekitaldian Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako Kanada ordezkatzeko izendatua izan zen. Gainera, hiru César sari irabazi zituen: zuzendari (Xavier Dolan), aktore (Gaspard Ulliel) eta muntatze (Dolan) onenei zegozkienak.[1]

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hamabi urte kanpoan egon ondoren, Louis (Gaspard Ulliel) idazle gaztea bere sorlekura itzuli da, bere familiari gaixotasun terminal baten ondorioz hilzorian dagoela iragartzera. Orduan bere senideekin berrelkartu eta berarekiko ustezko maitasun keinuak diren eztabaida amaigabeez osatutako bilera bat jazoko da, honetan inorrek azaleratu bahi ez dituen ezinikusiak agertu eta bakoitzaren beldur eta bakardadeak azaleratuko dira.

AktoreakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu