Jurgi V.a Hannoverkoa

Jurgi V.a (alemanez: Georg Friedrich Alexander Karl Ernst August; Berlin, 1819ko maiatzaren 29a - Paris, 1878ko ekainaren 12a) azken Hannoverko erregea izan zen. Bere erregealdia 1871ko Alemaniaren bateratzean amaitu zen.

Jurgi V.a Hannoverkoa

monarka


Lorden Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaBerlin1819ko maiatzaren 27a
Herrialdea Hannoverko Erresuma
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaParis1878ko ekainaren 12a (59 urte)
Hobiratze lekuaSt George's Chapel, Windsor (en) Itzuli
Familia
AitaErnesto Augusto Hannoverkoa
AmaFrederica of Mecklenburg-Strelitz
Ezkontidea(k)Marie of Saxe-Altenburg (en) Itzuli  (1843ko otsailaren 18a -  1878ko ekainaren 12a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Hanover (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta musikagilea
Lantokia(k)Berlin
Londres eta Hannover
Jasotako sariak

IMSLP: Category:King_of_Hannover,_George_V Find a Grave: 44830337 Edit the value on Wikidata

Ernesto Augusto Hannoverkoa eta Karlota Mecklenburg-Strelitzkoaren semea izan zen. Nerabezaroan ikusmena galdu zuen. 1837an bere aita Hannoverko errege bihurtu zen eta Jurgi printze oinordeko. 1843an Maria Saxonia-Altenburgekoarekin ezkondu zen.

1851n Hannoverko errege bihurtu zen bere aita hil ondoren. Brunswick-Lüneburgeko dukea, Cumberland eta Teviotdaleko dukea eta Armagheko kondearen tituluak ere jaso zituen oinordetzan. Bere erregealdiko hamabost urteetan, modu autokratikoan gobernatu zuen.

Austriaren alde egin zuen 1866ko Austria-Prusia Gerran. Uko egin zion prusiar ultimatumari eta Prusiak Hannover inbaditu zuen. Langensalzako guduan porrot egin ondoren, bere familiarekin ihes egin zuen. Prusiak 1866ko irailaren 20an Hannoverko erresuma bereganatu zuen. Jurgik ez zien inoiz bere eskubideei uko egin, ez zuen anexioa onartu.

Parisen hil zen eta Windsor gazteluan lurperatu zuten.

Kanpo estekak aldatu