Jurgi Kintana

euskal idazle eta historialaria
Jurgi Kintana Goiriena» orritik birbideratua)

Jurgi Kintana Goiriena (Bilbo, 1975). Historian doktorea, EHUko irakaslea eta UEUko kidea da. Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaile bisitaria izan zen 2007-2008 ikasturtean. Gaur egun, EHUn ari da lanean Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Leioa-Erandioko Campusean.

Jurgi Kintana
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaXabier Kintana
Hezkuntza
Tesi zuzendariaJoseba Agirreazkuenaga
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, historialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jurgi-kintana-goiriena Literaturaren Zubitegia: 844

Batez ere Euskal Herriko historia kulturala eta intelektuala jorratu ditu. Historia alorreko zenbait ikerketa- eta dibulgazio-lan argitaratu ditu[1][2].

Doktorego-tesia 2006an aurketu zuen, Joseba Agirreakuenagaren zuzendaritzapean. Resurreccion Maria Azkueren lana sakon aztertu zuen horretan, ikerketa honetan: "Intelektualen sorrera eta bilakaera Euskal Herrian: Resurreccion Maria Azkue (1864-1951)".[3][4]

« Proiektu bat zegoen Azkueren jarduera guztien atzean, eta proiektu hori zen euskara eta herri tradizioak hartu eta modernizatzea, bizimodu garaikiderako moldatzea; biziberritzea, azken batean. Horrek arlo asko zituen: euskara biziberritzeko sortu zituen euskarazko aldizkariak, hizkuntza estandarizatu bat; herri tradizioak biziberritzeko egokitu zituen ahozko tradiziotik hartutako kantu eta doinuak, hirian jotzeko... Bere proiektu guztien funtsa izan zen herri tradiziotik abiatuz euskal nazio kultural moderno bat sortzea, eta horrek lotzen ditu jarduera eremu guztiak. »
Jurgi Kintana Goiriena[5]
  • Vizcaytik Bizkaira? R.M. Azkue Euskaltzaindia sortu aitzin (1888-1919), Bilbo, BBK eta Euskaltzaindia, 2002.
  • Sabino Arana Goiri. Euzkadiren Aita (1865-1903). Profeta oihartzun bila, Elkar, 2007[6].
  • Urre urdinaren lurrina: Euskal idazle galduaren bila (1810-1940), Iruñea, Pamiela, 2009[7].
  • Azkue. Bilbotar ezezaguna, Erein argitaletxea, 2015[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. Ikerketa berriak Euskal Herriko historian : metodologia aitzindariak eta berrikuntza historiografikoak. Udako Euskal Unibertsitatea 2002 ISBN 84-8438-027-0. PMC 52409176. (Noiz kontsultatua: 2019-12-23).
  2. a b Kintana Goiriena, Jurgi, 1975-. (D.L. 2015). Azkue, bilbotar ezezaguna. Erein ISBN 978-84-9109-048-9. PMC 931024950. (Noiz kontsultatua: 2019-12-23).
  3. Goiriena, Jurgi Kintana. (2006). Intelektualen sorrera eta bilakaera Euskal Herrian: Resurreccion Maria Azkue (1864-1951). (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
  4. Kintana, Jurgi Kintana. (2006). «Intelektualen sorrera eta bilakaera Euskal Herrian: Resurreccion Maria Azkue (1864-1951)» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
  5. Nerea AZURMENDI: «Euskal nazio kultural modernoa sortzea zen Azkueren helburua», Jurgi Kintana Goirienari egindako elkarrizketa, Diario Vasco, 2009-06-22.
  6. Rojo El Correo, Javier. kritiken hemeroteka » Aranaren ibilbidea. (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  7. 111akademia.eus - Erredakzioa. (2009-07-02). «Urre urdinaren lurrina - Jurgi Kintana» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).

Kanpo estekak

aldatu