Jungfrukällan (euskaraz Dontzeilaren Iturburua) 1960ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako film dramatiko bat da. Gidoia Ulla Isaksson idazle eta gidoilariak XIII. mendeko Töres döttrar i Wänge (Töre-ren alabak Vänge-n) baladan oinarrituz idatzi zuen. Max von Sydow, Birgitta Valberg, Gunnel Lindblom, Birgitta Pettersson eta Allan Edwall aktoreek antzeztu zuten.

Jungfrukällan
Jatorria
Argitaratze-data1960
IzenburuaJungfrukällan
Jatorrizko hizkuntzasuediera
alemana
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, rape and revenge film (en) Itzuli, film dramatikoa eta krimenezko filma
Hizkuntzasuediera
Iraupena89 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ingmar Bergman
Gidoigilea(k)Ulla Isaksson (en) Itzuli
[[Kategoria:Ulla Isaksson (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Max von Sydow
Birgitta Valberg
Gunnel Lindblom (en) Itzuli
Birgitta Pettersson (en) Itzuli
Allan Edwall
Axel Düberg (en) Itzuli
Tor Isedal (en) Itzuli
Gudrun Brost (en) Itzuli
Oscar Ljung (en) Itzuli


[[Kategoria:Gunnel Lindblom (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Birgitta Pettersson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Axel Düberg (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Tor Isedal (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gudrun Brost (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Oscar Ljung (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaAllan Ekelund (en) Itzuli
[[Kategoria:Allan Ekelund (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaSF Studios (en) Itzuli
[[Kategoria:SF Studios (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaOscar Rosander (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaErik Nordgren
Argazki-zuzendariaSven Nykvist
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSuedia
Argumentu nagusiaMendekua
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0053976 Filmaffinity: 251415 Allocine: 1917 Rottentomatoes: m/jungfrukallan Allmovie: v52855 TCM: 94854 TV.com: movies/the-virgin-spring Netlix: 60011418Edit the value on Wikidata

1961eko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen, izan ere, sari hori Bergmanen hiru filmek irabazi zuten, eta hau lehenbizikoa izan zen, gainontzekoak Såsom i en spegel (Ispilu Ilunean Zehar, 1961) eta Fanny och Alexander (Fanny eta Alexander, 1983) izan ziren. 1961eko Jantzi-diseinu onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jaso zuen.

1972ko Wes Cravenek zuzendutako The Last House on the Left (Azken Etxea Ezkerretara) filman eragina izan zuen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erdi Aroa, Suedia. Karin (Birgitta Pettersson), Töre (Max von Sydow) baserritar kristau aberatsaren alaba Ama Birjinaren kandelak elizara eramateko izendatua izan da. Karini Ingerik lagunduko dio (Gunnel Lindblom), haurdun dagoen eta ezkutuan Odin eskandinaviar jainkoa gurtzen duen neskamea. Bidean zaldiz eta basoan barna doazela, errotara iristean Ingeri beldurtu egingo da, orduan Karinek bere bidea bakarrik jarraituko du.

Ingerik errotan gizon begibakar bat topatuko du (Allan Edwall). Ingerik gizonari bere izenaz galdetzean, hark enigmatikoki "egun hauetan bat ere ez" erantzungo dio. Begibakarrak Ingeriri berak besteek ikusi eta entzun ezin ditzaketen gauzak ikus eta entzun ditzakeela esango dio. Gizonak sexu proposamenak egiten dizkionean, Ingerik izuturik ihes egingo dio. Bienbitartean, Karinek hiru artzain topatu, bi gizon (Axel Düberg eta Tor Isedal) eta mutikoa (Ove Porath), eta berarekin batera hamaiketakoa jatera gonbidatuko ditu. Azkenean, bi gizonek Karin bortxatu eta hil egingo dute, bitartean, Ingerik urrutira eta ezkutaturik, gertatutako dena ikusiko du. Bi gizonek Karinen arropa eurekin jaso eta joan egingo dira. Mutikoa gorpuaren alboan geldituko da, baina egoera jasangaitza egin eta berehala erruaren larritasuna sentitzen hasiko da.

Jakin gabe, artzainek eraildako dontzeilaren etxean ostatu hartuko dute. Artzainek Karinen amari (Birgitta Valberg) bere arropak saltzeko asmoz erakustean, gurasoek artzainek euren alaba hil dutela jabetuko dira. Jada artzainak lotara joatean, Karinen amak haiek lotan dauden gela giltzez itxiko du. Ingeri etxera guztiz lur jota iristean Karinen aitari bere alabaren bortxaketa eta erailketaren berri emango dio. Halere, ez dio gizon begibakarrari buruz ezer aipatuko. Aitak amorruz biziz artzain bat labanaz hil eta gainontzeko biak bere eskuz akatuko ditu.

Egun horretan bertan, gurasoak Ingeriren laguntzaz beren alabaren gorpuaren bila abiatuko dira. Aitak Jainkoak horrelakorik pasatzen nola utz zezakeen ulertu ez arren, bere alabaren gorpua topatu duen tokian bere eskuz eliza bat eraikiko duela zin egingo du. Gurasoek Karinen gorpua lurzorutik altxatzean, neska zegoen lekuan iturburu batetik ur jarioa sortuko da. Ingeri urarekin garbitzen hasiko da eta gurasoek ere lokatzez zikindutako alabaren aurpegia garbituko dute.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu